Atzokoan Alvaro Fernandez Armeroren El Columpio laburmetraia ikusteko aukera izan nuen.  Labur ederra iruditu zait eta egia esan, poza eman dit bat baina gehiagori gure Azken Trena burura ekartzea. Askoz landuagoa da eta gidoiak beste garapen maila bat du baina hala ere, kontzeptua berdina da. Ea zer iruditzen zaizuen.