Frantziako Parlamentuan azken mende-erdian egindako saialdi kopurua omen. Eta orain zer? 54.a? Zer lortzeko? Onenean ere euskara frantsesaren menpeko izatera kondenatuko duen sasi-status bat? Edota beste ezezko borobil bat? Enegarren mesprezua euskaldunontzat? Gure hizkuntzak ez dauka zertan beste baten menpeko izan. Gure bizitza euskaraz burutzeko, euskararentzat status egokia behar-beharrezkoa dugu. Euskara ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharreko gisa azalduko duen statusa. Hori da bidea, gainontzean ezin izango da berreuskalduntze prozesurako beharrezko hizkuntza politi...


Euskararen Erakunde Publikoak euskararen transmisioa, erabilera, motibazioa eta kalitatea hobetzeko asmoak jasotzen dituen egitasmoa aurkeztu zuen orain hilabete. Aurkezpen horretan gauza positibo batzuk egon baziren ere, orokorrean aspektu ilunak nabarmenagoak zirela iruditu zitzaidan. Aspektu ilunak diot, albo batera utzi diren kontuak izan direlako ofizialtasunaren beharra eta hizkuntza eskubideen aitortza. Baina badira beste kontu batzuk egitasmo horretan, ondorengo idatzian argitzen saiatu naiz guzti horiek:  Egiten den proposamenean, ez zaio euskarari izaera ofizialik aitortzen. ...