Eskualdeko beste hainbat elkartek bezala (Asapalak Santutxun, Berbotsek Erandion, Bizarra Lepoanek Getxon), guk ere Berbalaguna martxan jarriko dugu Deustuan AEK-ko Matxintu eta Larrako euskaltegiekin batera. Egitasmo honen bidez, euskaldun gaiak edo euskara erdoildu xamar duten hiztunak euskaldun osoekin batera elkartuko ditugu taldetxoak osatuz. Behin taldea sortuta, astean behin bildu eta euskaraz aritzea da egitasmoaren funtsa. Gero, zaletasun, gustu eta gogoen arabera zerbitzuak, jarduerak eta irteerak ere antolatzen dira aisian euskaraz mintzatzeko aitzakiak eskainiz, guzti hori ...