Arratsalde produktiboa bai jauna! Joan zen ostegunean, Komunikaldiak zeuden Fakultatean eta egia esan, ez genuen gogo gehiegirik ikustera joateko. Hortaz gain, bagenekien Goiena telebistako bekariek egindako laburpen bikaina ikusi zitekeela Goiena Telebistan beraz, bi aitzakia ez joateko; bat eta bi, nahikoa. Arratsaldea ordea ez zen tabernazuloan galdu eta pundamentuzko zerbait egitea erabaki genuen. Ideia bat pentsatu (edozer gauzari deitzen diogu ideia), grabatu eta montatu. Dena hiru ordutan (rekor del mundo!). Parre batzuk bota genituen egia esan eta efektu espezialak burutzeko ere bur...