Kaliforniako trilogia amaitu ostean, Like A Rolling Stone tartea eremu geografiko bati lotzeari utziko diogu. Hala ere, ez gara oso hurrun joango gaur protagonista izango dugun taldea estatubatuarra baita berriz ere, Virginiako Charlottesville hirikoa hain zuzen ere. Talde honek taldekideetako baten izena darama eta horrek normalean, taldeko burua bera dela esan nahi du. Kasu honetan, hori ez da erabat zuzena geroxeago azalduko dugun bezala. Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Dave Matthews Band. 1.- REMENBER TWO THINGS Dave Mathhews Band taldearen historia 1990ean hasi zen Virgini...