ENTZUN ZUZENEAN     Atal honetan Xerezade Afrika aldera joan da, zehazki Mozambikera, Mia Coutorekin egina baitzeukan hitzordua, baobab baten itzalean haren ahotik entzuteko ibiltari batzuen istorioa.   Ibiltariok Muidinga mutikoa eta Tahuir agurea dira, eta oinez doaz bide infinituan, nora ez dakitela, beren herria odolusten dagoen gerra ankerretik ihesi.   Bidean: desolazioa, herioa, eta etsipenaren paisaia kolorgea.   Bidaiariengan: tristezia, beldurra eta aurrera jarraitzeko grina setatia. Eta sekretu bat. Eta mirariak sor ditzaketen hitzak.   G...