Zergatik uzten dira liburuak bazterrean amaitu barik? Ezagutzen dut Otto Pette edo Elurra, esaterako, amaitu ezinik liburu zokoratuen apalategian utzi dituen lagunik. Eta ezagutzen dut liburu horiek loriaturik irakurri dituenik ere. Jaidurek, ohiturak, gustuak, uneko aldarteak... zer agintzen du amore emate horretan?   Azkenaldian, Claudio Magris izeneko italiar idazle baten liburua irakurtzen aritu naiz, Danube (The Harvill Press, 2001). Lehenbizi esku artean hartu nuen Budapest-eko denda batean, Lipótváros auzoan. Erakargarria gertatu zitzaidan; bidaia-liburua zirudien, histo...