Adi ikasleak. Adi esplikazioei atzean Lakorako ertzak dituztela. Euskaraz jaso genituen klaseak eta euskaraz nekatu ginen gustura aldapa gora eta behera. Asteburu pasa polita antolatu genuen otsailaren 24tik 26ra Berbaizu Euskara Elkartea eta Lizardi Mintza Taldearen artean. Igarri, igarri egin zen deustuar gutxi geundela bueltaka, baina lehenengo aldiz antolatutako zerbait izaki, oso positibotzat jotzen dugu irteera. Urteak aurrera joan ahala sustraitzeko aukerak dituen ikastaro bat dela uste dugu, eta denborarekin jendea animatzeko moduko zerbait dela. Beraz, gaurdanik aurrer...