Irakurtzeko modu ugari dago, antza. Ohartuki leitu daiteke, edo pasa-pasa eginda. Nik uste utzi egin behar zaiola testuari norbera eramaten (horretarako behar besteko indarra badauka, bederen), eta xehetasunak bigarren irakurraldi baterako utzi (halakorik nekez izaten den arren).Elurra irakurtzen ari naiz egunokin. Lehendik ezagutzen nituen Fernando Rey (Pereirak dioenez, Gure etxeko kontuak, Oker ttiki garrantzigabeak...) eta Monika Etxebarria (Hildakoen entziklopedia, Goragalea...) itzultzaileak, baina hauxe da elkarlanean egin duten lehenbiziko literatura-itzulpena, batak gaztelaniatik e...