“Burrito” Ortegak futbola utzi behar du. Hori jartzen zuen behintzat pare bat kirol egunkarietan. River Plate eta Valentzian jokatu izan zuen beste talde batzuen artean eta Korea eta Japoniaren artean antolatutako Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen hain maite zuen Argentinako kamiseta albi-celestearekin. Alkoholarekin arazoak omen ditu Burritok eta honek ez du esan nahi garestiegi saltzen diotenik edo ez denik oroitzen non gorde zuen pattar botila; benetako arazoak omen ditu Burritok edanarekin. Arazo hauek direla medio futbola uzteko erabakia hartu du eta mundu guztiak...