Zelan Basauriko jaietan? Guri ezin diguzue galdetu, bikain esango dizuegu eta. Besteen iritziak bilatzen ari gara, horregatik zuen erantzunen zain egongo gara. Guretzat, hemengoak garenez, Basauriko jaiak munduko onenak dira eta aurten ,beti bezala, primeran pasatu dugu. Gauez irteteaz gain, goizez eta arratsaldez ere aprobetxatu dugu. Egia esan, eguneko giroa gauekoa baino lagun artekoagoa da, hau da,  jendearen arteko harremanak estuagoak dira. Koadriletan dauden pertsonek aktibitate asko antolatzen dituzte herritar guztiontzat. Adibidez: umeentzako tailerrak, jubilatuen bazkar...


Euskara ikasi nahi baduzu, Basaurin aurki dezakezu leku on bat. Urbi auzoan dago, gartzelaren ondoan; beraz, ondo portatu!!Klasera piper eginez gero, hara bidaliko zaituzte! Txantxaz aparte, hemen gustura egongo zara. Batzuetan, klaseak  gogor samarrak izan daitezke, batez ere, trinko bat egiten ari zarenean. Hala ere, irakasleek iradokizunak onartzen dituzte, bestela haiek ere aspertzen dira eta. Adibidez: blog hau egitea!!! Beste alde batetik, ia hilabetero afaria egiten dugu, urratsa amaitu dugula ospatzeko. Datorren hilabetean, ekainean, ikastaro bukaerako afaria egi...