79.129 kilometro ditu autoko kilometro-kontagailuak, blogarenak aldiz, 79.068. Bisita, ez kilometro… Tontokeria hutsa da bai baina harrituta geratu naiz bi kontagailuen parekotasuna ikusita. Autoa, 20.000 kilometro zituela hartu nuen eta bloga aldiz, bisitarik gabe. Autoa, orain lau urte hartu nuen baina urte bete egin zuen aurretik beste norbaiten eskuetan (oso ondo zaindu zuena bide batez). Orotara beraz, 5 urte egingo ditu autoak ekainaren erdialdean. Bloga 2006ean hartu nuen (honek aurretik ez zuen bisitarik) beraz, bost urte egingo ditu urrian. Egia esan, ez naiz sekula pentsatzen jar...