Rafa Ruedak kontzertua eskaini zuen joan zen asteazkenean Ordiziako Herri Antzokian. Leku ederra da antzokia eta gainera, azkenaldian gogo gehiago izaten dut kontzertuak eserita ikusteko zutik baino (adina izango da…).   Gauzak horrela eta Rafa Rueda handiaren (Pi.L.T.n egon zen edonork handia izan behar du derrigor) “Zuhaitz okerretan gora noa” diska entzun ostean, kontzertua ikusteko gogotsu nintzen eta ez nintzen inolaz ere damutu. “Kea”, “Saredun Eskua” eta azken diska den “Zuhaitz okerretan gora noa” lanetako kantuak jo zituzten eta kontzertua ordu eta erdiz luzatu zen.   &nb...