Korrika 16 Aretatik

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-24 12:03

Institutuak kolore gorria aukeratu zuen baina jakina da Aretakoa ere badela, beraz Laudiotik Aretako jaietako kamiseta gorriak ikusi ahal izan ziren eta Aretan bertan ugariak.Bitorikan muga zeharkatu osteko kilometroak ikusi ditzakezue, argazkilaria bera nekatu zen arte, Korrika jadanik Orozkon sartuta zegoelarik. Ikasle batzuk ere ageri dira, nekatu samar baina pozik, Laudiorako bueltan kilometro nahikotxo egin ostean; baita Amurrioko Alfredo ere, Aiaralde osoan Korrikaren laguntzaile (furgonetan, hori bai) izan eta gero. From Korrika Areta


Aret-uste

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-02 17:09

A ze neologismoa sortu duguna! Aretan ospatzen diren Inauteri, Aratuste...Aret-uste! Lehen urtea da Aretako eskolakoek, barruan ospatzeaz gain, mozorro ezin dotoreagoak kaleratzeari ekin diotela batucada delakoaren laguntza eta guztiz. Apur bat Lantzetik, beste apur batzuk Zuberoako maskarada nahiz Ituren eta Zubietatik...itzuli ezin ederragoa prestatu zuten errepublika txikitako kaleetan zehar.   From Aretako eskolako aratuste ospakizunak