San Kristobal, San Antonio eta San Bartolome inguruetako trafiko arazoak saihesteko obrak egingo ditu Foru Aldundiak. Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio sailak Busturiko auzoetarako sarbideak errazteko hiru errotonda eraikiko ditu, San Kristobal, San Bartolome eta San Antonio auzoetan. Trafiko arazoak saihestu nahi dituzte errotonda horien bitartez. Ez dute zehaztu obrak noiz hasiko diren, baina behin lanean hasita, errotonda bakoitzeko, gutxienez, bost-sei hilabeteko lana izango dute. Errotondak egiteaz gain, drainatzea, errepideko argiztapena eta seinaleak ere berriak jarriko ditu...