Mende berriko hizkuntza politikak nolakoa behar duen adosten lagunduko digu gogoetarako topagune honek. Erronka berriek parte hartzeari eta adostasunari begirako dinamika berriak eskatzen baitituzte. Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei. Gogoeta ahalik eta zabalena izango da aztergaiei dagokienez, eta ahalik eta irekiena parte hartzaileei dagokienez. Izan ere, gure gizartea anitza da baita hizkuntzei dagokienez ere. Horregatik guztiagatik, euskararen munduak ez ezik erdal m...