Hauteskunde autonomikoak pasata, emaitzak mahai gainean ditugu. Ukaezina da hauteskunde autonomiko (EAEko) "irekienak" izan ditugula eta datozen aste edota hilabeteetan datorkiguna oraindik eta zabalagoa eta lehiakorragoa izango dela. Ekin diezaiogun, labur bada ere, hauteskundeen gorabeherak aztertzeari.Lehenengo aipatu nahi dudan datua abstentzioarena da. Askotan, eserleku, boto eta abarrekoei buruz hitz egiteko hartzen den presak datu hau ezkutarazi egin ohi digu (salbuespena, adibidez, ezker abertzaleak abstentziorako deia egin izan duen kasuetan izan da). Botorik eman gabe gelditu dira...


ELA, LAB, EHNE, ESK eta STEE-EILASeko hogei bat sindikalistek, maila pertsonalean, "Langileok abstentzioa" agiria sinatu dute. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera ikusita, euskal jendarteari euskal demokraziaren aldeko plantea egitea eskatzen diete eta martxoaren 9ko hauteskundeetan abstenitu daitezela. Gure herriak pairatzen duen eskubide urraketa etengabea jasanezina delako eta ilegalizazio eta jazarpen egoerak ez duelako gatazka konponduko, sindikalistok herriaren borondatea errespetatzen ez duten hauteskunde hauetan parterik ez hartzeko deia egin dute.Bestalde, baldintza demokrat...