Asten honetan atzera begira jarri eta Keler Nation Erresumak sei hilabete dituela konturatu naiz (azkar igarotzen da denbora, azkarregi). Hala ere ez du bizi askoz luzeagoa izango hurrengo asteazkenean egingo baitugu azken saioa.   Keler Nationi beraz, pare bat saio geratzen zaizkio baina Diskotekako Altxorrak tarteari bat ere ez. Joan zen asteazkenenan egin genuen azkena eta bertan, azken hiru hilabeteetan bildutako harribitxi handienak hartu eta greatest hits moduko bat egin genuen.   Esan beharrik ez dago barre asko egin genuela eta egun horretatik aurrera gure tinpanoek sensib...