Ez dira orduak kaletik ibiltzeko. Ordu horietan kaleak ere ez daude oraindik bere lekuan eta pertsona ororen ordu horretako habitat naturala, ohea baino ez da. Begi itxi eta galiziar enpanada antzeko aurpegiak besterik ez dira ibiltzen ordu orietan han-hemenka noraezean, nora doazen jakingo ez balute moduan, plastikozko poltsa batekin eskuan edo poltsa lepoan edo motxila bizkarrean. Ez dira ordu onak, orduntxe esnatu bazara behintzat. Gau osoko deanbulazio batetik bazatoz ordea, ordu txiki hauek ederragoak izaten dira eta ez duzu galiziar enpanada aurpegirik izaten; horrelakoetan, tabernara...