Artikulutxo bat argitaratu didate 2tzul blogean:«Partizipioa ala aditz-izena»Eskerrik asko Patxi Petrirenari editatze- eta zuzentze-lanagatik. Scribd-eko txokoan ere utzi dizuet, PDF formatuan (marratxo luzeen partez marratxo txiki bi sartu ditut, bestela Scribd-ek dokumentu osoa desitxuratzen du eta).


Hemen duzue, Patxi Petrirenak eskatuta, 2tzul blogerako idatzi dudan artikulu laburra.Landua genuen lehendik gaia blog honetan, baina, hemen tarrapataka ibiltzen garenez, orain hura guztia taxutzeko eta biribiltzeko tartea hartu dugu, eta eztabaidagaia eraz aurkezten ahalegindu gara. Ea jendeak zer dioen.


2tzul

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-11-13 07:50

Atzo jakin genuen EIZIEk blog bat zabaldu duela. Patxi Petrirena izango da proiektuaren arduraduna, eta haren helburu nagusia izango da Itzul posta-zerrendan eztabaidatutakoak jasotzea eta garbira pasatzea. Askoren kexua izan da hori, alegia, iritzi-trukeak ez zuela emaitzarik ematen. Orain, Sunbillako zuzentzaileak hartuko du lan hori. Esan gabe doa nekez aurki zitekeela pertsona egokiagorik.Irakurriko ditugu harenak. Hemen lehenbiziko alea.