Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Deustualdeko Prest! aldizkariaren ikasturteko lehenengo alea, laster kalean izango da. 117. zenbakia izango den honetan berrikuntza ugari izango dira. Aurretatu dezakegun kontuen artean Bilboko udaleko jaietako zinegotzia den Itziar Urtasuni elkarrizketa interesgarria dago. Beste protagonisten artean, Txus Pinedo izango da, Qatarretik "gureak kanpoan" atalean. Erreportajea  glutenik gabeko bizitzaz arituko da, Pintxodromoak Izeki Tabernan egingo du bisita eta Euskararen Unibertsoko mikroipuinen lehiaketako irabazleak, ipuinak eta beste detaile pila "Barkua bete berba" atalean.Irakurtze...


Berbalagunak martxan hasiko gara, zu gabe ezin, zatoz eta egin!


Irailaren 28an aurtengo lehenengo Irakurlearen Txokoa izango dugu Urtzi Urrutikoetxea Santutxuko idazlearen “Afrika express” liburuarekin. Honetan kontatzen digunez,  milaka afrikarrek iparralderantz egiten duten txango arriskutsua nabarmen erraztu da basamortuko errepidea asfaltatu zutenetik. Renault Express zahar bat hartuta Afrika Beltzeraino eramango gaitu Urtzi Urrutikoetxearen bidaia-kronikak. Urtzi Urrutikoetxea Bilbon jaio zen eta kazetaria eta idazlea da. Euskarazko hedabide gehienetan aritu da, telebistan eta prentsa idatzian, batez ere. Borroka galduetatik gatoz eta Utzida...


Sortarekin jarraituta jarraian Erriberan ateratako graffiti gehiago. Oraingo honetan "museotik" Zorrotzaurrerantz daudenak bildu ditugu. Horien artean ziuraski Deustun aurkituko dugun graffitirik luzeena ikusi daiteke. Benetan luzea! Gero Donepetri plazaren inguruan eta Iharra frontoian ikus ditzakegun beste batzuk sartu ditugu laugarren bilduma honetan. Sartu eta gozatu!


Errekalden, Bilbon zein Deustun... eta beste hainbatek bezala... Euskarak ere Kukutza behar du! Hemen informazio gehiago eta parte hartzeko aukerak.


atsedena hartzeko garaia bada...  beraz Berbaizuk bere txalupa hartu eta badoa oporretan hurrengo ikasturterarte!* hartu bizikleta!!!


uda honetan irakurtzeko... hemen irakurle txokoaren proposamena:                                AFRIKA EXPRESS - urtzi urrutikoetxea                    * irailean egingo dugu hitzordua, baina oraindik zehazteke


Deustualdean aurkitzen ditugun graffitien Tenplura iritsi gara oraingoan. Gaur hasi eta iganderarte Auzoko Jaiak ospatzen dituen Deustuibarra pasa (hemen egitaraua) eta Zorrotzaurrera heldu baino lehen, hutsik dauden eraikinetatik handienetakoan begiratu eta hormako zuloa pasatu besterik ez dago arte - eremu honetara sartzeko. Hasieran, lursail birjinean sartuko bagina lez edo, ezer gutxi dagoela ematen du, sasiaz eta lila landare handiez aparte. Baina begirada ohitzen hasi orduko, arte - galeria oso bat irekiko zaigu parez pare eta edonor txundi...


BISITATU BERBALAGUN BLOGA:http://www.blogak.com/deustukoberbalaguna


Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak egindako azken jardueratxoa Elorri Bertso Eskolaren sorrerarekin bat egin du.Maiatzaren 27an, Bilboko kontserbatorioan bildu eta bertan 5 ikastetxeetako ikasleek eta Elorri bertso eskolako ikasle gaztetxuekin batera, bertso emanalditxo bat eskeini zuten.Hemen duzue bideoa ikusgai: Bestetik, egun horren oroigarri gisa, aldizkaritxo bat landu genuen, bertan parte hartu zuten ume zein gazteen artean banatzeko (eskuragarri duzue Berbaizun nahi izatekotan)Bukatzeko, Unibertsoak beste ikasturte bateri amaiera emango dio. Orain uda partean ...