Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Badator Kar-Kar gazte taldearen aurkezpen eguna! Ekitaldia azaroaren 16an izango da, San Pedro plazan, arratsaldeko 19:00etan.Kar-Kar-etik euskararekin ondo pasatzeko proposamena luzatu nahi diegu Deustualdeko gazte euskaldunei. Ekintza ugari prestatuko ditugu aurtengo ikasturtean zehar. Deustuko gazte euskaldunak ezagutzeko gogoak badituzu eta euskararekin primeran pasatu nahi baduzu ezinbesteko zita daukazu azaroaren 16an!Aurkezpena txalapartarekin egongo da girotua eta bideo-muntai txiki bat proiektatuko dugu. Luntx bat jarriko da etortzen direnentzar eta ostean trikipoteoa!Animatu eta ...


Iazko bideari jarraituz aurten ere Berbaizu, Asapala Euskara Elkartea eta Lizardi Mintza Taldearen artean "Azaro, liburu aro" literatur jardunaldiak antolatu ditugu. Deustun hasiko dugu hitzordu sorta, Irakurlearen Txokoaren lehenengo saioaren bidez. Pako Aristi eta bere "Note book"-a etorriko zaizkigu gurera azaroaren 21ean. Bidarte auzo etxean, iluntzeko 20:00etan.  Hurrengoa Lizardi Mintza Taldeak antolatutako du, hilaren 22an Burtsan. Bertan Jon Maiak  "Apaizac Obeto" aurkeztuko digu, iluntzeko 20:00etan. Azkenik Asapala Euskara Elkarteak Joxe Arregi e...


Topaguneak eta Aek-k mintzapraktika on-line egiteko aukera sortu dute  mintzapraktika.org webgunearekin. Bertan sartuz gero, internetez mintzapraktika taldetan aritzeko aukera izango duzue skype programaren bidez eta bide xumeago batean txateoaren bidez. Horrez gain, webguneak aukera ugari eskeintzen ditu, esaterako, herrialde ezberdinetako mintzapraktika programei buruzko informazioa eta estekak, mintzapraktika programen sorrera eta helburuei buruzko informazioa, foroa, egitasmoen agenda eta blogak sortzeko aukera ere bai.


Ostiral honetan, hilak 9, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egingo dugu Matxintxu Aek-ko Euskaltegian (Ramón y Cajal 8). Gaueko 20:00etan hitzaldi laburrarekin hasi eta ondoren pintxo-poteoa egingo dugu, Bordatxotik abiatuta eta Deustualdeko tabernetan barrena. Honekin, egitasmoa azaldu eta taldetxoetan parte hartuko duzuenoi zuen mintzakideak ezagutzeko aukera sortzea espero dugu. Ostiralera arte!


Poliki poliki bada ere, Berbalagunak hartu du berriz bere martxa. Aurkezpena oraindik egin gabe dugun hontan, jadanik eraturik dira 8 talde, gutxi gorabehera 40 bat pertsona biltzen dituztenak. Tartean badira hiztunak, euskaldungaiak, hitzontziak, euskaldunosoak, hitz gutxikoak, jario errazekoak eta besteren bat ere bai. Ohi bezala, denetik. Estrainekoz sortu ditugu bi talde Deustuko Ikastolako gurasoen artean, bertako Guraso Elkartearekin elkarlanean. Ea bide hau jorratuz, Santutxuko bidea eredu, egitasmoak indar eta esparru berriak hartzen dituen. Lehen aldiz ...


Urte osoan zehar bi arratsaldez umeekin egoteko konpromisoa hartuko duen jendea behar du Txantxiku Astialdi taldeak. Bi arratsalde baino ez lirateke izango ikasturte osoan zehar. Hortaz aparte, asteburuetan egun osoko irteeretara joateko ere jendea behar dugu. Animatu ezkero deitu Berbaizura (94 447 10 42) eta jarriko gara zurekin harremanetan.


Gure kantuzaleek bi aste daramate jada bilerak egiten, bai eta gogotsu hasi ere. Urriaren 11an gaueko 20:00etan kafe Bilbaotik atera eta beste hainbat kantuzaleekin batera tabernaz-taberna ibili ziren txikiteroen eguna ospatzen, gure hiriko kaleak alaituz. Hemendik eta ekainera bitartean Bidarten bilduko dira astelehenero gaueko 20:00etatik 21:30etara bitartean.


Ikasturtea gogor hasiz Berbaizu Euskara Elkarteak mintegia burutu berri du urriaren 6an Deustuko Gazte Lokalean. Osotara 17 lagun bildu ziren larunbat honetan  talde ezberdinetan eta gero denon artean elkartearen egoerari buruzko hausnarketa egiteko asmoz. Goizeko jardunaldi luzearen ostean bazkari ederrarekin bukatu zuten eguna gure berbaizukideek Deustuko Zanpa-Zanpa Txokoan.  Gure berbaizukide taldea beti irribarretsu.


Berbalagun egitasmoa, euskaldun oso eta euskaldun gaiak harremanetan jartzeko helburuarekin, berriro martxan ipini dugu eta jadanik izena emateko epea irekita dago urriaren 1etik hasita eta urriaren 20ra bitartean. Taldetxoetan partehartzeko: Berbaizu Euskara Elkartea Ramón y Cajal 42. 94-447 10 42 berbaizu@euskalnet.net


Aurten gure txantxikuak Nafarroa aldean ibili dira, non eta Urrobi izeneko herrian udaz gozatzen. Inoiz baino hobeto moldatu dira gure umeak aurtengo udan jarri den jaima erraldoiarekin. Esperientzia polita eta errepikatzeko modukoa izan da hau. Bestalde, ezin ahaztu oraingo honetan gurasoen inplikazioa udalekuen muntaketa eta desmuntaketa lanei dagokionez. Gure eskerrik beroenak laguntzen ibili zareten guztioi.   Txantxikuak bainu zoragarria hartzen.                       ...