
Aurretik gure laguntza hainbat alditan eskaini diegu (oso amableki, ez zalantzarik izan) halako akatsik ("total, como nadie lo lee en vasco ni lo entiende, da igual, no?") berriro ez errepikatzeko. Baina antza ez gara amabletasunaren merezidun eta afitxaren diseinua aldatu eta berriztu arren, berdin du, hor darrai "Laguntzaile establezimendua" ditxosozko horrek.
Hau ere tradizio bihurtuko ote zaigu? Tomateak, argiak, opariak, Olentzero, Mari Domingi, sua, Gabon gauaren aurreko poteoa, aza, bildotsa, itsaskiak, Oilarraren meza, eguberrietakoa... eta orain beste hau? Tradizionalistak nonahi Deustun!

Lau doaz, ea zenbatgarrenera heltzen diren. Biribilko eta amabilitatea antza ez dira Deustura heltzen (zoritxarrez). Hori bai, guk beti bezain amableki esango diegu (Deusto Bizirik-i, Udalari) komertzio arloan euskara sustatzeko elkarlanerako prest gaudela. Nahi duten edo komeni zaien beste kontu bat da.
Comments
Kaixo Deustuar guztioi: Gabonzahar alai bat eta 2009 Urteberri zoriontsuena opa dizuegu. Krisia krisi.
Gaitzerdi egoera latz honetatik zerbait ikasten badugu. Honaino ekarri gaituztenek ez dute jarreraz aldatzeko asmorik eta.
Nola kalteak guk ordaintzen ditugun!
Garrantzitsuena gurea defendatzen ikastea da. Batu eta guztiona defendatzea baino ez baita.
Arlo horretan, 2008a 2007a baino hobeto amaitzera goaz, norbait garela erakutsi baitiogu gure buruari urtean zehar.
Eta zerbaiten beharra genuen!
Eutsi goiari! Gora bihotzak!
Posted by: DEUSTUBARRI.2008/12/31 11:55:46.908000 GMT+1