MILA ESKER GOTZON!

2.005eko apirilaren 5a. Ramón y Cajal 42. Hainbat lagun lokalean daude solasean. Batek hasi du hizketaldia.

- "Ikusi duzue Gotzonen mezua?"

- "Ez, zer dio ba?"

- "Entzun, honako hau dio: `Oso ondo ari zarete. Segi euskararen aldeko lan bikainean, Deustu euskaldunduko dugu! Zorionik beroenak Berbaizuri´"

- "Ze majoa den gure Gotzon, zenbat gauza ibiliko ote ditu eskuartean eta hala ere guri mezuak bidaltzen."

- "Horixe badela maitakorra. Ez da gutaz inoiz ahazten. Beti animoak ematen, beti babesa erakusten".

- "Biba Gotzon, gure Ohorezko Lehendakaria!!!"

- "Biba!!!"

Gotzon Garate 2.003ko martxoko Deustuko Jaietan, gure lokalean. Inaugurazio ekitaldiko harrera berak egin zuen Berbaizuren Ohorezko Lehendakari gisa.


Utzi iruzkina: