SABIN BITXIDENDA- ERLOJUDENDARI II. ERREKAURTI SARIA

Ez dira gehiegi Deustun harrera eta zerbitzua osoki euskaraz ematen diguten dendak. Are gutxiago urte luzez, giroaren kontrakotasuna edo aldekotasuna gorabehera, beti horrela egin dutenak.

Ez dira gehiegi ere euskara sustatzeko ekimenen alde beti egiten duten dendak. Garai baten Deustualdeko komertzioetan zabaldu genuen "Hemen Berbaizu" eranskina jarrita, Prest! aldizkarian publizitatea eginda, Ibaizabal telebistaren babesle izanda... gutxi lagun agertu direnak, beti euskararen aldeko.

Horrexegatik merezimendu osoz ematen dizuegu, Sabin Bitxidenda-Erlojudendako lagunok, Deustualdeko Komertzioan euskararen aldeko jarrerak saritzeko iaz sortu genuen Errekaurti Saria.

Zuentzat II. Errekaurti Saria Sabin Bitxidenda-Erlojudenda!

Mila esker eta urte askotarako!



Utzi iruzkina: