Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/11/10 12:58:12.829000 GMT+1

Gazte Alai Aisialdi Taldearekin Hitzarmena

2.009an hasitako harremanen emaitza gisa, joan den astean hitzarmena sinatu genuen Berbaizu Euskara Elkarteak eta Gazte Alai Aisialdi Taldeak. Hitzarmen horretan Gazte Alaik, Berbaizuren aholkularitza eta laguntzarekin, elkartea euskalduntzeko urrats batzuk hartzea erabakitzen du, eta baita, euren errealitatetik abiatuta, euskararen sustatzaile bihurtzeko asmoa adierazi ere.

Hitzarmenak barneratzen dituen puntuen adibide gisa, ikasturte honetan martxan jarri dituzten 4 taldeetatik bi euskaraz funtzionatzera pasa dira. Esan behar da Gazte Alaik bere 40. urteurrena beteko duela laister, eta hortaz mugarri polita dela ere halako data sinbolikoarekin euskaranzko urrats hauek ematea.

Berbaizuk bere aldetik, Gazte Alairi euskararanzko norabide honetan ahal duen aholkularitza eta babes guztia emateko konpromisoa hartzen du.


 Gazte Alai eta Berbaizuren ordezkariak hitzarmena sinatzen


Gazte Alaiko kideak eta Berbaizuren ordezkaria hitzarmena sinatu ondoren

Gazte Alairekin egin bezala, Berbaizuk Deustuko beste hainbat elkarterekin hasi du hitzarmengintzaren bidea. Oraindik ez da beste hitzarmenik sinatu, baina gauzak bere kabuz joanda, laister etorriko dira gehiago.

2.009ra arte Hezkuntza Zentroekin landu izan ditu hitzarmenak Berbaizuk (Ibarrekolanda Institutuarekin, Deustuko Ikastolarekin, Botikazar Institutuarekin), baina Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak sortutako "Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren Bidez" prozeduraren proiektu pilotoetako bat izateko aukera izan ondoren, elkarteekin hitzarmenak lantzeari ekin dio aurten.

Proiektu Pilotoak Ordizian eta Ermuan ere aurrera eraman dira, eta Ordiziakoa izan da hitzarmen interesgarri batera heldu den lehen egitasmoa (Goierriko elkarterik handienetakoa den Ordizia Ampo Rugby Taldearekin sinatu du hitzarmena).

Ea Deustun ere bidea egiten dugun. Eta Zorionak Gazte Alairi 40. urteurrenagatik eta urte askotarako!
*Gazte Alai, harremanetarako - 664 06 95 46

Posted by: Berbaizu.2009/11/10 12:58:12.829000 GMT+1
Tags: hitzarmengintza berbaizu gazte_alai deustu | Permalink | Comments (0) | References (1)

References

...i genituen hainbat harreman Deustuko beste elkarte batzuekin. Landutako hitzarmenen artean, Gazte Alai astialdi taldearekin adostu genituen hainbat atal eta horien artean bat taldeko hezitzaileen...

Reference by: Hitzarmengintza: Gazte Alai Aisialdi Taldea - Berbaizu Euskara Elkartearen bloga 2010/05/31 19:44:5.249000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru