Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2012/06/14 23:37:0.320000 GMT+2

EGUNA - gaur orain dela 75 urte

1.937ko ekainaren 14an Bilboko Posta kalean egiten zen Eguna egunkaria ez zen gehiago kalera atera, ekainak 13an eman baizuen bere azken kimua. Urtzi Urrutikoetxeak gaur ekarri digun bezala, 6 hilabete lehenago alaitasunez beterik editorializatzen zuen egunkari euskaldunak

  «Pozez ganezka gatoz eta poz orreri eutsi eziñez negarra yatorku begietara. Ezin dogu ziñestu. Euzkeltzale ta euzkeldun gustion ames zoro ta ezintzat uste zana, egi ta ixatean biurtuteko agindu zindua artu dogu gozetik gabera (...) Etxepare'ren ames berberez kutsututa gatoz. Eta EGUNA biotz, begi eta gogoetan darabilgunok, idazle zar aren kanta bero eta gartsuz didar dagigu: Euzkera, jalgi adi kanpora! Euzkera, jalgi adi plazara! Euzkera, abil mundu gustira, EGUNA'ren egoetan!».

bere azken hatsa eman zuen Bilbo (eta Deustu) setiatu zuen eraso faxistaren oldarraldiarenpean. 53 urte beranduago, Estepan Urkiaga Lauaxeta edo Manu Ziarsolo Abeletxeren lekukoa Martin Ugalde edo Joxemari Zumalabek hartu eta Egunkaria loretu zen.

Berriz ere inausi ziguten eta berriz ere Berria inarrosi. Ea guztion ziztadari esker beste kimatzerik ez dugun ikusi eta pairatu beharrik!!!

Posted by: Berbaizu.2012/06/14 23:37:0.320000 GMT+2
Tags: berria_zure_ziztada_behar_dugu esteban_urkiaga_lauaxeta martin_ugalde egunkaria_gezurra_ari_du joxemi_zumalabe manu_ziarsolo_abeletxe urtzi_urrutikoetxea eguna_egunkaria_1937_ekainak_13 | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/06/13 11:07:44.330000 GMT+2

Bihar Venezuelara zatoz?

Aste hontako Bidaia kontaketa OSTEGUNEAN izango da, Iñigo Kareagak Venezuelan ikusi eta bizitakoa kontatuko digu
Mullerrenean 19:30 tik aurrera!!! Ramon y Cajal, 42, Deustua. Etzazu galdu

250px-VEN_orthographic.svg">

Posted by: Berbaizu.2012/06/13 11:07:44.330000 GMT+2
Tags: berbaizu_bidaia_jardunaldiak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/06/07 11:17:32.983000 GMT+2

Atzo Afrikan izan ginen

Iñaki Guridi_0012

    Atzo estreinatu genituen Bidaia Kontaketak Mullerrenean. Iñaki Guridik Afrikako Ghana eta Etiopian ikusi eta bizitakoa kontatu zigun, argazki ederrez lagundutako solasaldian. Hamabost bat lagun elkartu ginen Ramon y Cajal 42ko lokalean. Hurrengo asteazkenean Iñigo Kareagarekin Venezuelara! Etzazu galdu!

Posted by: Berbaizu.2012/06/07 11:17:32.983000 GMT+2
Tags: berbaizu_bidaia_jardunaldiak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/06/04 11:54:15.680000 GMT+2

Ekainean Bidaia Kontaketak

Ekaina estreinatu berri dugu eta oporretako gogoa piztu zaigu. Munduari buelta emango diogu 5 egunez eta horretarako bost hizlari izango ditugu hurrengo asteazkenetan...Aste hontan Afrikara joango gara, Ghana eta Etiopiara bidaiatuko dugu Iñaki Guridiren eskutik. Argakien proiekzioz lagunduta Iñakik  herrialde hauetan bizitakoa kontatuko digu.
Asteazkena, Ekainak 6, Mullerrenean (Ramon y Cajal, 42)
Zatoz!!!

Bidaiaria kartela">

Posted by: Berbaizu.2012/06/04 11:54:15.680000 GMT+2
Tags: berbaizu_bidaiak_jardunaldiak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/05/31 00:37:14.726000 GMT+2

Deustuko Zubitik Santurtzi ta Trapagara Leioa eta Larrabetzutik pasata

Deustuko Zubitik igarota egunotan bandera zuri-gorri bat ageri da gure alderantz dagoen eraikinaren leihoan. Komando Triniren ekintza artistikoa da bandera hori eta Ismael Manterolak horren gainean jardun zuen lehengo egunean Berria egunkarian.

Komando Trini ez da berria baina Deustualdean! Hona orain dela zenbait hilabete Botika Zaharraren bestaldean uretaratu zuten ontzia: TxalaBilbotea!

" title="">

Ekaineko egun bero hauetan TxalaBilbotea berriz noiz agertu zain egon gabe ere, baditugu hainbat eta hainbat hitzordu inguruan. Euskara eta kultura bor-bor:

 * Kultur Maratila Antzerki Zikloa ekainaren 2rarte Leioan
 
 * Literaturia asteburuan Larrabetzun

 * Mintza Eguna ekainaren 2an Santurtzin

 * Ibilaldia ekainaren 3an Trapagan

 * eta nola ez, Deustuko Gazte Lokalaren 21. urteurreneko ospakizun mundialak, astearte honetatik hasita eta iganderarte, larunbateko egun osoko jaiarekin!

Hauek, eta ziur beste asko eta asko ere, aukera paregabeak udaberriko egun udatiar hauek euskaraz bustitzeko!

Posted by: Berbaizu.2012/05/31 00:37:14.726000 GMT+2
Tags: kultur_maratila_leioa txalabibotea_komando_trini miintza_eguna_santurtzin ismael_manterola_deustuko_zubia literaturia_larrabetzu ibilaldia_trapagan komando_trini_deustun | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/05/28 23:02:59.496000 GMT+2

Afrikar Dantza Ikastaroaren 3. zatia

Ikasturteari amaiera eder bat emateko hirugarren zati bat izango du Dantza Afrikar ikastaroak. Aurretik ikasitakoa praktikan jarri nahi duenak zein lehenengoz afrikar dantzetara hurbildu nahi duenak hona aukera polita.

Aurrekoetan bezala, 4 eguneko ikastaroa izango da (ekainak 6 - 13 - 20 - 27an), eta Adama Guindo musikari griotaren zuzenekoa izango da dantzara eramango gaituena. Asteazkenero 19:30tatik aurrera San Inazioko Udaltegian (Errondoko 2, lehengo merkatu zaharrean).

Prezioa 30 eurotakoa berbaizukide, ikasle eta langabetuentzat, eta 40 euro langileentzat. Apuntatzeko deitu berbaizura (94-4471042) edo bidali eposta berbaizu@euskalnet.net - era.

Ikastaroaren ondoren Burkina Fassoko emakume hauen erritmoa hartuko ahal dugu dantzariok!!


" title="">

Posted by: Berbaizu.2012/05/28 23:02:59.496000 GMT+2
Tags: dantza_afrikarrak_ikastaroa_san_inazion berbaizu_dantza_afrikarrak dantza_afrikarrak_adama_guindo | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/05/26 13:15:54.506000 GMT+2

Gure auzokidea eraila

Atzo eguerdiz gertaera lazgarria jazo zen gure elkartearen lokalaren ate aurrean. Hildakoarengatik mina eta tristura sentitzen dugula besterik ezin esan.

Gaur 7:00tan, Pare Deustuko Talde Feministak deituta, bilkura Donepetri Plazan.

Posted by: Berbaizu.2012/05/26 13:15:54.506000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/05/23 00:05:10.127000 GMT+2

Bertso Saioa eta Mikroipuin Lehiaketako Sari Banaketa

Deustualdeko Euskararen Unibertsoak antolatuta eta Elorri Bertso Eskolaren eta gure elkartearen partehartzeaz, ostiralean goizeko 10:30tan Bertso Saio mundialaz gozatzeko aukera Ibarrekolandako Kontserbatorioan!

Ekitaldi berean 2.012ko III. Mikroipuin Lehiaketako Sari Banaketa burutuko da.

Etorkizuneko Deustualdeko bertsolari eta idazle gazteen orainaz gozatzeko aukera ederra beraz ostiral goizez!

Imprimir

Posted by: Berbaizu.2012/05/23 00:05:10.127000 GMT+2
Tags: deustualdeko_iii_mikroipuin_lehiaketa deustualdeko_euskararen_unibertsoa ibarrekolandako_kontserbatorioan_bertso_saioa elorri_berbaizu_unibertsoa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/05/21 12:59:17.455000 GMT+2

Kantugintzakoak Bergaran

Kaixo lagunok:
Larunbat hontan Kantugintzakoak Bergaratik ibili gara parrandan....
Agian, eguraldia zela eta, kostatu zitzaigun Deustutik irten baina gero.... Bergara herrira joan ginen bere historia ezagutzera. 
Goiza aurrera eta gure kantukidearen baserrira abiatu ginen. Nora????? ba... Angiozar herrira, hor mendian, eta gorantz, Zabarte auzora; Zelako tokia!!!!! zoratzekoa!!! Hor, mendian... hain altu! zerutik hain hurbil! lainoa mendien artean!!! eta gu...... baserri horretan....bazkaltzen.... kantatzen..... historia ezagutzen eta egitennnnn Zelako eguna pasatu genuen!!!!!!
Hemen sakatuta argazki gehiago.
angeruzar 096
 

Posted by: Berbaizu.2012/05/21 12:59:17.455000 GMT+2
Tags: deustuko_kantugintza berbaizu_kantugintza_irteera berbaizu_kantugintza | Permalink | Comments (0) | References (0)

2012/05/16 19:09:0.091000 GMT+2

Deustuarrak Bukaresten: Argazkiak

Azken asteotan Athletiken harira Peña Deustok izandako oihartzun mediatiko masiboaren ondoren, ezin uko egin deustuarrek Bukaresten ateratako argazkiak eta peripeziak biltzeari.

Jasotzen goazen heinean gure flickrreko karpetan eskegiko ditugu.

Untitled" title="

Eta datorren ostiralean.. finala Müllerenean giro onean eta pantaila handian!!

Posted by: Berbaizu.2012/05/16 19:09:0.091000 GMT+2
Tags: athletik deustuarrak_bukaresten_athletiken_finala berbaizu deustu | Permalink | Comments (0) | References (0)