Etxebizitza duinaren alde!

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-10-06 18:19

Etxebizitza bat eskuratzea da gazte askorentzat helburu garrantzitsu bat. Etxebizitzak garestiak dira erostea, bestalde alokatzeko etxeei dagokienez, hainbat dira etxe bat alokatu nahi dutenak baina, era berean asko dira ere hutsik dauden etxeak. Asteburu honetan ospatzen da Bilbo eta Donostian eta estatuko hainbat hiriburuetan gazteen eskubideen aldeko protesta. Euriborra gora doa, etxeen prezioa gora doa, baina gobernuen laguntza eskasa da (diru laguntza eza, onartu gabeko plan asko, diru falta aurrekontuetan, 35m2etako mini-etxeak…) eta horrekin ezin du inork etxeko zilborrestea hautsi. Hau ez da egiten den lehenengo manifestaldia, asko izan dira gaur arte egindakoak eta asko egingo direnak, gazteen ahotsa entzutea lortzen badugu agian noizbait etxe bat izatea lortuko dugu. Arazo berriei, ekintza berriak behar dira.

                      


Utzi iruzkina: