UkazioAREn aurrEan, alDAkETA PolItikOA auRREra!!!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2009-11-28 11:01

Azken egunetan oilo-ipurdia izan degu BARtulu-n. Gazte mugimenduaren kontrako operazioan atxilotutako lagunak Espainiar estatuaren mekanismo errepresiboaren erdi erdian aurkitzen direlako.

Torturaren bidean, manipulazio informazioaren zurrunbiloan, (in)justizia interesatu espainiarraren hatzaparretan, finean, besterik egiten ez dakien estatuaren eskuetan; aurrera begiratze hutsak beldurtzen duen estatuaren esku.

Nahiz eta sufrikari ugari jasan ditugun BARtulu-n ere, aurrera begiratzeko garaia dela iruditzen zaigu. Ezker Abertzaleak kalean jarri duen txostenarekin bat egiten dugu eta irabazteko garaia dela ulertu. Herriaren apostua hau izanik, estatu espainiarra gutxien komeni zaion koordenadatan kokatuko litzateke eta badaki guda politikoa, aldez aurretik galdua duela.

Besterik ez lagun!! Arnaldok dioen bezela "irabazteko jaio ginen eta irabaziko degu"

 


Utzi iruzkina: