Blog ezberdinak

atano 1456131130965 atano | 2008-02-29 13:50
1

Lehenik eta behin Eskoriatzako mutil gazte baten blog batetara sartu naiz  aurki.com-eko blog pertsonaletatik. Izan ere, JGabiMark izenez sinatzen duen gazte eskoriatzar honen bloga oso pertsonala da, Danbolinerokua da haiz zuzen, bere blogaren izena. Orokorren gustatu zait, eta zerbaitek atentzioa deitu badit bere euskalkian idatzia egotea izan da. Izan ere, nire iritziz askoz pertsonalagoa geratzen da norberaren euskalkian eginikoa.Neuri ere inbidia apur bat eman dit, agian bat edo beste azkoitiarrez idazteko. Baina hala ere, jendearen komentariorik ez duenez, hor badu hutsune bat. Bestalde bere argazki bat ere badu eta hori ere asko gustatu zait, norbaiten bloga irakurtzerakoan hobeto dela iruditzen baitzait bera identifikatzea berak kontatu duenarekin. Blogeko koloreak horia eta grisa dira, ez dira oso kolore deigarriak baina gustatzen zait konbinaketa. Blogaren eskuin aldean 4 atal bereizten ditu kolore horia erabiliz. Baita ere kolore horia erabiltzen du estekak adierazteko, guztira lau ditu.Amaitzeko testua ondo egituratua duela esan nahikoa nuke, sarrera batetik hasten delako, ondoren hori garatzen duelako eta azkenik amaiera bat ematen diolako testuari.

Bigarrengo bloga ere pertsonaletakoa aukeratu dut, baina hau erabat ezberdina da. Morkotsaren zintak deitzen da blog, izan ere, zintak ikusteko baita gehienbat, baina hala ere, ez dut uste oso blog ona denik orokorrean, gauzak ez baitaude oso eskuragarri jarrita. Gainera erabiltzen duen kolorea ia guztia txuri eta beltza da eta horrek nekagarria ere sartzen du blog bat. Goian badu zuhaitz abstraktu bat txuriz margotua, beherago kartel txuri bat dago eta beste guztia letraz beteta dago. Baina blog pertsonal bat izateko ia ez du bere komentariorik ere. Txisteetarako proposamena soilik egiten du kolore naranja bat erabiliz. Orokorrean eskematikoegia dela iruditzen zait nire gusturako eta honek ere ez du inoren komentariorik bloga gehiago janzteko.

Hirugarrengorako aukeratu dudana beste blog pertsonal sakon bat da. Sakona diot, bere sentimenduak azaltzen dituela, baina honek du honek hitz jarioa!euskara jator batean idazten ditu bere testu guztiak, oso irakurterrazak bilakatzen dituelarik, Jendeak ere erantzun onak ematen dizkio gainera, bat baino komentario gehiago baitaude bertan. Erabili duen kolorea gehiengoa txuri da, letrak beltzak direlarik. Gainera, bere blogaren izena Barnemuinetan deitzen da eta oso izen aproposa iruditzen zait bere sentimenduak edota bizitzako pasadizoak adierazten dituen blog bat sortzen ari delako momentuz. Argazkiak ere baditu sartuta, bererik ez dut aurkitu baina tira, besteak gustatu zait, badutelako orijinaltasun kutsu bat.

Laugarren bloga, Iker deitzen den mutil batek eginikoa da Zirikatzen izenean. Ikerren hitzan, berari besteen mahaigaineko irudiak ikustea gustatzen omen zitzaion, eta azkenean berak bere bloga sortzen pentsatu omen zuen berak asmatutako mahaigainekoak bertan zintzilikatuz. Momentuz ez du beraz testu gehiegi, mahaingurukoekin bete baitu bere blog guztia. Ikusgai dauden mahainguruak, orokorrean gustatu zaizkit, jende gaztearentzako pentsatuz eginikoak direla uste dut gehienak. Oso koloretsuak, orijinalak eta aldi berean abstraktuak direla iruditzen zait. Bere Blogeko kolore nagusia, zeru kolorea, urdina da.

Aukeratu dudan azken bloga, bostgarrengoa, Danbaka izenekoa da, musikaren alorrekoa hain zuzen ere. Hala ere, musika entzuteko aukera baino gehiago albisteetan zentraturikoa da gehienbat, musikari buruzko albisteetan zentraturikoa alegia. Orokorrean oso blog interesgarria iruditu zait, gainera guztia ongi ordenaturik, sailkaturik dago. Erabili duen kolorea arrosa kolore polit bat da. Bestalde lehiaketetarako aukera ere luzatzen digu eta kontzertu batzuk entzuteko aukera ere bai.

JGabiMark

JGabiMark 2008-03-24 01:55 #1

Aupa!

Gaur nire blogeko estadistiketan begira ari nintzela aurkitu dut post hau.
Gustatu zait nire blogan inguruan egin duzun irakurketa. Eta bai arrazoia duzu, jentearen komentarioak faltan botatzen ditut blogean.
Besterik barik, ni RSSetan fitxatuta zaude! jejeje

Ondo bizi!!

JGabiMar

Utzi iruzkina: