antzubloga

antzuolako ezker abertzalea

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskal Herrian egiten ari diren atxiloketek garbi erakusten dute euskaldunok baditugula inoiz baino arrazoi gehiago independentziaren aldeko apustua egiteko. Espainiako Gobernua herri honi horixe eskaintzen ari zaio: Espainiako Konstituzioa eta errepresioa. Espainiako Gobernuak Franco hil eta gero inposatu ziguten zatiketa eta ukazioarekin jarraitzeko apustu irmoa egin du, eta Euskal Herriaren eskubideak urratzen dituen egungo marko politikoa gainditzeko aukerari ezetz esan dio, proposamen horrek independentziari ateak irekitzen dizkiolako. Eta bi...


AHT EZ!

antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-11-25 09:03

Antzuolako ezker abertzaletik, zorionak AHT elkarlanean taldean lanean hasi zareten herritarroi!! http://www.ahtgelditu.org AHT, EZ DA PASAKO!!


UEMA APURTU?

antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-11-10 11:29

Aurrekoan UEMAko Batzar Nagusia egin zen Zestoan. Bertan aukeratu ziren bere organo nagusiak, Zuzendaritza Batzordea, Presidentea eta bere ordezkoa. Bertan, ezker abertzaleak presidentzia eskuratu eta orain lanari ekin behar diogu. UEMAren sorrerako ildoak berreskuratu eta Hizkuntz Politika Berrian diogun izaera estrategikoa bereganatu behar du. Ez gintuen ezustean hartu, baina PNV-K itxuran UEMA uztea erabaki du. Azken lau urteko utzikeri, itomen eta galbide estrategiak ez dio emaitzarik eman, eta arduragabe uztea erabaki du. Orain gure lana Mankomunitatea indartu eta hauek utzi ...


Manifestuaren aurkezpena Sarrera: Urriaren 12an Iruñean iragarri genuen bezala, EAE-ANVk martxoan egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartuko du. Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko konpromisoa hartu dugu, Euskal Herria nazioa dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten dugun guztion ahotsa entzunarazteko. Gaur aurkezten dugun manifestuaren bitartez, Euskal Herriaren eskubideen alde arlo ezberdinetan lanean ari diren guztiei dei egiten diegu gurekin bat egiteko, eta independentziari bai esateko. Horixe da, hain zuzen, hurrengo asteetan...


Freebatasuna!!

1
antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-10-06 14:52

Antzuolako ezker abertzaletik elkartasun osoa helarazi nahi diogu Batasuna-ko kide guztiei. Ezker abertzalearen kontrako beste eraso baten aurrean gaude, eskubide sozial eta politikoen aurkako beste eraso bat. Espainiar SASI-DEMOKRAZIAREN kontra!! Ezker abertzalea aurrera!! ATXILOTUAK ASKATU!!


Gazte irlandar eta kurduek autodeterminazioa galdegin dute Euskal Herriarentzat Egungo Europako egituraketa instituzionalean, herriek lekurik ez dutela deritzote gazteek eta horren adibide, Irlandan, Eskozian, Flandesen, Turkian edota Montenegron dauden egoerak ekarri zituzten gogora. Eraikuntza ereduaren oinarrian «estatu nazioen gainean antolaturiko egitura instituzionala» dagoela nabarmendu zuten prentsaurrekoan. Alta, egitura horretan bertan gatazka horiek termino demokratikoetan gainditzeko baldintzak sortuko lituzkeen tresna erabilgarria badagoela uste dute irlandar eta Kurdistango g...



AHT EZ!!

1
antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-08-16 12:03

Hainbat herritako alkateak elkartu gara iritzi publikoaren aurrean salatu nahi dugulako AHTaren eraikuntzaren fase ezberdinetan Eusko Jaurlaritza eta Fomento Ministerioa erakusten ari diren jarrera.   AHT-a bultzatzen ari diren arduradun politikoen ahotik sarritan entzun ditugu trenak ekarriko dizkigun abantaila eta mesede guztiak. Zoritxarrez, horretara mugatzen dira beraien azalpenetan. Ez dute inondik inora onartzen Euskal Herriko garraio azpiegitura handienaren inguruko eztabaida serio eta sakonik, non azpiegitura, garraio edo ingurumen adituek beraien iritziak kontrajartzeko auke...


  1 BERGARAKO EKITALDIA Maiatzako hauteskundeek hainbat ikasgai eskaini diote herri honetako klase politikoari. Batetik, herritarren borondateari bizkar ematea, herritarren borondatea ez kontuan hartzea, ezin duela izan eredu datozen lau urteotako instituzioak osatu eta martxan jartzerakoan. Herritarren borondateak errespetatua behar du izan, udaletan, instituzio orotan, eta gatazkaren konponbideari begira. Herritarren borondateari zor diogu gaur gu hemen egotea eta herritarren borondateari jarraikiz lan egingo dugu, gu guztiok, datozen lau urteotan. Konpromiso hau izan dadila gaurkoa...


ZORIONAK ANTZUOLA!

antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-05-30 16:26