Tele...Kaka!!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-11-06 21:59
5

Donostian bizi berria hastean, lagun batekin etorri nintzen egoitzara bizitzen. Ez daukagu telebistarik, eta ordutik, ezertara engantxatuta ez egoteaz gain, denbora ez dut hain erraztasun handiz galtzen. Egia esan, ez dut bere falta batere somatzen, ez dut berau ikusteko beharrik, eta zabor gutxiago sartzen zait gainera garunean.

Ez dut uste telebista asmakizun txarra denik, ez horixe, baina polvora ez omen zen txarra izan ere bere momentuan, edo behintzat ez zen txarra asmatzailearen asmoa. Hala ere, badirudi gizakiok guk geuk sortzen ditugun baliabideei erabilera txarra emateko gaitasun berezia daukagula. Ez dut txapa filosofiko edo etiko-estetiko bat emango, ez dut esango telebista beti didaktikoa izan behar duenik, ezta gutxiago ere! Telebista, ordenadorealez, tresna bat da, eta hamaika modutara erabil dezakegu. Nire ustez bi eginkizun nagusi izan ditzake, bata didaktikoa, eta bestea entretenigarria edo aisia nolabai betetzekoa.

Asko ikasi daiteke telebista bitarteko bezala erabiliz, informazio interesgarri handia trasmititu daiteke era egokia aurkituz gero, umeentzako jolas-moduak, helduentzako benetan misteriotsu zaizkigun gauzak... Ostera, lehenago esan dudan bezala bizitzan dena ez da ikastea edo pentsatzea, buruhausteak alde batera uztea ere komeni da noizean behin, eta horretarako paregabeak dira zenbait programa.

Baina heldu gara puntu batera non jada ez dagoen zer aukeratu. Antza, programa mota batek dauka arrakasta, jende famatuaren bizitzak kontatzen dituztenak, eta kasu batzuetan are gehiago, jende anonimoaren bizitza famatu bilakatzen duten programak. Zintzoa izan behar badut nik ez daukat ezer programa hauen aurka, gainera, zergatik gezurretan ibili, nik ere askotan ikusi ditut. Hasieran entretenigarriak iruditzen zitzaizkidan, orain aspertu egiten naute... baina, en fin, hori beste kontu bat da. Ulertzen dut zenbait pertsonari programa mota hauek gustatzea, beste batzuei pressing catch ikustea gustatzen zaien era berean. Ados, ez daukat horrekin arazorik. Baina mesedez, zergatik kristo ez daukat nik gustuko dudan zerbait telebistan aurkitzeko aukera? Telebista digitala kontratatuta ere ez dituzte eta programa onak ematen!!!

Dena den, hori ez da gehien kezkatzen nauena, kezkatzen nauena da programa arrosek (deitu nahi eran) hainbesteko audientzia izatea, gauza bat da norbaiti gustatzea eta beste gauza bat estatu osoan gehiengoak ikustea. Kezkatzen nauena da dokumental eta serie historiko baten bat kendu edo gauean berandu jarri behar izatea audientziarik ez daukatelako... benetan flipatzen dut honekin... mundu guztiak ikusten ditu bihotzeko programa horiek, ala ze hostia pasatzen da??

Sentitzen dut gorroto duzuenongatik, baina berriro aipatu behar dut Sanchez Dragó eta bere hitz batzuk nire egin oraingoan, orain daukaguna ez da telezaborra, izan ere, zaborra birzikla daiteke, telekaka da, ez baitago horrekin zer eginik!!!

Ikarotxo

Ikarotxo 2007-11-07 08:42 #1

Telebistaren bigarren gauzarik onena, gero eta kanal gehiago daudela da (irekian daudenetan zerbait dexentea aurkitzea zaila bada ere, TDT famatuarekin aukera anitzagoa da, eta tartean gauza interesgarriak topatu daitezke).

Eta dudarik gabe, telebistaren gauzarik onena, edozein momentutan itzali/amatatu daitekeela da, denbora beste aktibitate batzuetan galtzeko aukera izan dezagun.

Blath

Blath 2007-11-07 11:40 #2

Ze arrazoia duzun!

Telebistarik gabe hobeto biziko ginatekeela uste dut. Ez agian telebista gabe (aldaketa drastikoegiake ginez) baina bai telebistatik kaka guzti horiek kenduko bagenitu (edo balituzte).

Baina badakigu zer gertatzen den hemen. Money money money... Beti berdin.

indezent

indezent 2007-11-07 14:02 #3

Egia da jende askok ikusten dituela horrelako saioak baina inork probatu al du beste mota bateko programazioa eskaintzen? Gustatzen zaizkigulako ikusten ditugu edo dagoena ikusten dugu?

Hor dago nire ustez kontua. Arazaoa da ez dakigula telebista itzaltzen ezer ez dagoenean. Zerrien modukoak gara; botatzen diguten guztia irensten dugu...

Sugoi

Sugoi 2007-11-07 14:52 #4

Ba telebista itzaltzen ez jakitea nahiko arazo handia da ene ustez... Grouchok bezala egin beharko genuke, amatatu eta liburu bat irakurtzera joan, zein hezitzailea litzateke orduan telebista!

opositivo

opositivo 2007-11-07 14:53 #5

"Encuentro la televisión muy educativa. Cada vez que alguien la enciende, me retiro a otra habitación y leo un libro". Groucho Marx

No hay más preguntas, gracias.

Utzi iruzkina: