Martxa baten lehen notak

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-12-04 09:21

Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.

Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.

Batek goserikan diraueino
ez gara gu asetuko
bat inon loturik deino
ez gara libre izango.

Inon ez inor menpekorikan
nor bere buruaren jabe
herri guztiok bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.


Hitzak: MIKEL LABOA


Utzi iruzkina: