Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/11/29 20:42:36.890000 GMT+1

Ilusioa



Ilusioak bakarrik datoz eta bakarrik doaz. Lurralde amaigabe batetik etorriko bailiran, etengabe agertzen zaizkigu bizitzan zehar. Sentimendu nahaspilak dira, arriskutsuak oso. Ilusioak burua bete dezake, beste edozein pentsamenduri bertan egoteko betarik eman gabe, eta poztu egiten zaitu hasiera batean. Baina engainatzen gaituzte, nahastu, babesgabe utzi. Hodeietara igotzen gaituzte eta goi-goian gaudenean bota egiten gaituzte gupidarik gabe, kolpea mingarria da, beti, kolpea mingarria da, oso.

Nola saiestu, ordea, ilusioak, ilusiorik gabe ez bagara ezer, ilusioak gure ekintzen motorea badira, esperantzaz elikatzen den motorea. Nola ekiditu ilusioa, bera baldin badator gugana, bera sartzen baldin bada gure etxera atean abisatzeko kolperik ere eman gabe, gonbidapenik espero gabe. Nola kontrolatu ilusioak... nola ezagutu ondo sentimenduak...

Zu ezagutzean korapiloa sortu zitzaidan sabelean, ez zintudan ezagutzen, ilusioa omen zen. Alde egin nuenean korapilo bat sortu zitzaidan sabelean, ez nekien zer zetorren, ilusioa omen zen. Egunez egun puztuz nijoan, azkenean norbait edo zerbaitek ziztatu ninduen arte, orduan hutsik geratu nintzen guztiz, haize guztia galdurik, arnastu ezinik, itota. Eta gaur berriro ilusioa dator nire gelara, eta nirekin gelditzen da, mendiak ikusi ditudalako, zu oroitu zaitudalako, maitekor sentitzen naizelako... eta bihar alde egingo du berriro. Ikasten dut, ez nuke ilusionatu behar, badakit. Eta ilusioz betea nagoela, datorrena pentsatzean, hustu egiten naiz... eta amaigabeko zirkulu honetan betiko preso biziko naizela ohartzean, amildegian bera erortzen naiz, lurraren kontra ematen dut kolpea eta berriro hastera...

Posted by: Sugoi.2007/11/29 20:42:36.890000 GMT+1
Tags: hausnarketa sentimenduak | Permalink | Comments (1) | References (0)

2007/11/29 15:25:40.772000 GMT+1

MTVren iragarki zentsuratua

SlideShare | View | Upload your own

Posted by: Sugoi.2007/11/29 15:25:40.772000 GMT+1
Tags: zentsura iragarkiak gizartea | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/11/28 12:53:17.756000 GMT+1

Filosofia

Atzo gizarte zientzien inguruko gogoetara bultzatzeko tailer batzuetan egon nintzen unibertsitatean, ikasleek beraiek antolatutako tailerrak. Gaia bologna prozesuarekin pixka bat lotzea zuen ekimenak helburu. Izan ere, prozesu honek ez du onura handiegirik ekarriko gizarte zientzientzat, produkziora bideratuta baitago gehien bat. Hau da, bolognako prozesua guztiz ezartzean gehien bultzatuko diren karrerak ingeniaritzak izango dira, eta agian baita zientziarekin erlazio zuzena duen karreraren bat ere.



Taldetan banatu ginen. Ideia, karreraka biltzea zen, baina historian lehen aldiz agian, filosofiakoak gainerako karreretakoak baino askoz gehiago ginen eta bi talde egin behar izan genituen. Bueno, kontua da, galdera batzuk planteatzen zitzaizkigula, horien inguruan ezatabaidatu eta ondorio garbiren bat ateratzeko.

Zer da filosofia? Buffff!!! Galdera zaila... Etimologikoki erraza da galdera horri erantzutea, filosofia, jakituriarekiko maitasuna da. Baina, filosofia ikasten ari diren batzuentzat horrekin erantzutea ez da nahikoa (faltaria mas!). Nola defini dezake filosofia filosofo potentzial talde batek? Jakinmina, kontzeptuen azterketa, bizitzarekiko jarrera, errealitatea ezagutzeko nahia eta modua, hermeneutika (testuak interpretatzea), errealitatearen interpretazioa, beste disziplinak bil ditzakeen diskurtso kritikoa, zalantza...

Zein funtzio bete behar du filosofiak? Eta filosofo batek? Benetan betetzen du filosofiak gaur egun funtzioren bat? Agian bete beharko luke, baina ez dut uste benetan betetzen duenik. Filosofia ikasteko zortea eduki behar da irakasle on bat aurkituz, edo gogo handiak, bestela ez dago zereginik. Erraza da filosofiaren historia pixkat ikastea, baina hori filosofiaren parte txiki bat besterik ez da. Unibertsitatean ere, gutxi dira filosofia egiten irakasten digutenak, baina tira, oinarri bat ere izan behar dugu, eta ez da hau nire oraingo hizketa gaia. Kontua da zer egin behar duen filosofiak. Filosofia gizartean barneratua egon beharko litzateke, gizabanako bakoitzean, adoktrinazioarekin bukatzeko (betiere filosofia ongi erabilia, adoktrinazio metodo paregabea izan baitaiteke). Baina hori ez da posiblea, beraz, zer funtzio du orduan filosofiak gizartean? ez genuen oso argi utzi funtziorik duen ala ez, azkenean denok geunden ados gauza batean, geure buruarentzako ari ginen filosofia ikasten, eta ez gizartearentzako. Ondorioz, filosofia garapen pertsonal baterako bide moduan uler daiteke, eta gizabanako batzuen garapen pertsonala, gutxi izanik ere, beti izan daiteke onuragarria gizartearentzat.

Filosofoaren zeregina ardurak hartzea da. Sartrek zioen moduan, askea izatera kondenatua zaude, askatasuna ardurak hartzea baita, konturatu behar du norberak, egiten duenak eragina izango duela norbaitengan, ziur [1]. Filosofoak beraz, hezitzailea izan behar du, eta bere irudia izan behar da heziketa horretan adibide. Filosofoak jarrera kritikoa sortarazi behar du jendearengan, bakoitzak bere baloreak zalantzan jarri eta etengabe zergatik galde dezan. Errealitatearen eta guk sortutako baloreen inguruko gogoeta sustatu behar du, galderak plantearazi...

Galdera gehiago planteatu ziren tailerretan, baina ez ziren hain mamitsuak, nire ustez behintzat. Orain pilota zuen teilatuan dago, zuei botatzen dizuet orain galdera, hau irakurri duzuenoi, zein dira, zuon ustez, itaun hauei dagozkien erantzunak?


Diogenes Alexandro handiari eguzkia ez estaltzeko eskatzen

[1] Diogenes berak ardura handia hartu zuen, batzuek txakur soiltzat hartu arren. Bere ardura da aipagarrienetako bat, norberaren ideal eta printzipioekin konsekuentea izatea, koherentzia. Hori bai da arduratsua izatea, hori bai, askatasuna.

Posted by: Sugoi.2007/11/28 12:53:17.756000 GMT+1
Tags: hausnarketa tailerrak filosofia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/11/25 20:40:55.082000 GMT+1

balada del amor imposible

Si no dejo de escribir para nada, cosas sin sentido, voy a acabar teniendo un ataque de nervios. Llevo horas garabateando páginas con tonterías en las que ni siquiera tendría que molestarme en pensar. Y es que pensar en ciertas cosas es como buscar la formula de la eterna juventud, totalmente inútil y una perdida de tiempo. Pero como decía Nietzsche, nosotros no pensamos en las cosas, son los pensamientos los que nos invaden a nosotros. Por eso no puedo dejar de pensar en cosas absurdas. ¡Socorro! Es la invasión de lo absurdo, que alguien me ayude! Qué asco, qué aburrimiento... toda la vida igual, pensando en gilipolleces. Ocupando la cabeza con preguntas sin respuesta, como si no tuviera cosas mejores en las que pensar.

Tendría que darme de cabezazos contra la pared, puede que con el dolor consiguiera apartarte un poco de mi mente... aunque la verdad sea dicha, no me apetece pegarme una paliza, así que voy a hacer uso de las drogas. Chocolate, alcohol, hachis... algo de esto me ayudará a olvidarte durante un rato digo yo, o por lo menos veremos si se acerca a sustituirte. Porque, al fin y al cabo, ¿Es posible olvidar? Hay quien dice que sí, con mucha seguridad, a mí, en cambio, me cuesta creermelo. No sé. Eso quiero yo, olvidarte... en realidad no es verdad, no quiero, pero creo que me vendría bien.

Eres imposible. Por lo menos para mí, inalcanzable. Eres el juguete que no me regalaban ninguna de la navidades, porque era demasiado caro. Nunca lo tuve, y tampoco tendré nunca nada contigo, nunca podré acercarme a tí.


Balada del amor imposible

Posted by: Sugoi.2007/11/25 20:40:55.082000 GMT+1
Tags: hausnarketa sentimenduak narrazioa | Permalink | Comments (6) | References (0)

2007/11/21 21:43:34.953000 GMT+1

..::ilargia::..



Txikitako uneak gogora ekartzen dizkidan musika belarrietan, bolumena topera, kaskoak puxkatzeko haina.

Dena pasatzen da ziztu bizian begien aurretik, etxe bat, beste etxe bat, agure bat eta atso bat besotik helduta, ospitalea... denak zorabiatzen nau, diapositibak bailiran, etengabeko irudi aldaketa. Hori dakar bidaiatzeak, lanetik etxera soilik bada ere.

Autobusetik jaitsi eta segituan okertu dut gorantz burua, eta begirada ilargira zuzendu, momentu horretan bertan nau harrapatu.

Inperfektua zegoen, ez zuen zehazka itxura, ez gazta borobilaren itxura ere, eta zirkunferentzia erdiaren antzik ez diot nik antzeman. Betetzeko bidean dago egun hauetan, hori bai, eta erdiko fasea pasa omen du.

Inperfektotasun hori, ordea, izan da liluratu nauena. Oinez jarraitu dut, egoiotza helburu, begiak zerutik aldendu ezinik, eta neure buruari galdetuz nola izan daitekeen hain ederra.

Hodei erraldoi bat neukan buru gainean, gainontzekoa oskarbi zegoelarik, eta ilargia honen atzean zegoen, baina ongi asko ikus zitekeen. Izan ere, hodeia handia zen, baina ez Euskal Herrian izaten ditugun hodei beltz eta lodi horietakoa, ia erabat gardena baizik.

Ez dakit zer dela eta, baina oso ondo sentitu naiz minutu labur horietan, entzuten nengoen musika nire bizitzako une horren soinu banda bilakatu da, ezin hobea...


Konturatu naiz horrelako momentuak zeinen garrantzitsuak diren guretzako, eta zein gutxi bizitzen ditugun, benetan sentitu eta gozatzen ez ditugularik. Baina kontu hau, beste baterako utziko dut...

Posted by: Sugoi.2007/11/21 21:43:34.953000 GMT+1
Tags: estetika sentimenduak poemak | Permalink | Comments (1) | References (0)

2007/11/20 10:09:50.460000 GMT+1

Umearen nazioarteko eguna

Duela hamabost minutu piztu dut irratia, munduan gertatzen ari denaz pixkat jakitun egoteko, azken aldian nahiko isolatua egon naiz eta. Euskadi irratia jarri dut, egia esan beti entzuten dudana da, euskaraz gehiago entzuteko edo. Kontua da, irratia piztu dudanean ume batzuk ari zirela bata bestearen atzetik dagozkien eskubide guztiak aipatu edo aldarrikatzen. Polita iruditu zait haurrek beraiek aldarrikatzea bermatua eduki beharko luketen guztia, baina aldi berean pena handi batek hartu nau.

Gaur, umearen nazioarteko egunean, milaka umeek beraien eguna dela ere ez dute jakingo, lanean jarraituko dute, gaixo edota gosez hiltzeko bidean. Gure gizartean bizi diren umeen eskubideak baino ez gara aldarrikatzen ari. Ondo dago lehen munduko umeen eskubideak aldarrikatzea, izan ere, uste duguna baino ume gehiagok dituzte arazoak miragarria dirudien mendebalde honetan, baina ez ditzagun ahaztu heldu esplotatu bezala bizitzera kondenatuak izan diren haur guztiak, ez dezagun ahaztu euren sufrimendua... beraiek, hemengo haurren balio berbera baitute, askotan kontrakoa dirudien arren.



Noiz hasiko ote gara zerbait aldatzen?

Zoritxarrez, ez dut nik ikusten inorengan (neu barne) ezer aldatzeko borondaterik... hau inpotentzia!

Posted by: Sugoi.2007/11/20 10:09:50.460000 GMT+1
Tags: hausnarketa mundua | Permalink | Comments (1) | References (0)

2007/11/18 16:33:39.482000 GMT+1

Soilik egun batez...

Normalean ez ditut data seinalatuak gehiegi atsegin, aspergarria iruditzen zait egun zehatzetan norbait zoriondu edo opariren bat erosi behar izatea, ez nahi duzulako, baizik eta tokatzen delako. Gaurko eguna ere ez da pozteko ezer, izan ere, gaur hiru urte betetzen dira lagun ona batek alde egin zuenetik, betiko desagertu zenetik. Bai, atzo izan zela dirudien arren, hiru urte pasa dira meningitisak egun batetik bestera Igone hil zuenetik.

Agian ez nuke gaur soilik bere izena aipatu behar, baina ezin ditut betiko esaldiak errepikatu, ez naiz horretarako gai. Gustatuko litzaidake esatea inoiz baino gertuago sentitzen dudala, ezinezkoa zait ordea. Gero eta urrunago sentitzen dut egunak aurrera egin ahala, oroitzapenak dira berarengandik gelditzen zaidan bakarra, eta hauek ere aldatuz eta galduz doaz denboraren laguntzaz. Benetan zaila gertatzen zait gaur egun, laguna azkenik entzun eta hiru urte beranduago, bere ahotsa zen bezalakoa gogoratzea, ezin dut neure buruan ahots hori birsortu lehen egin ohi nuen moduan.

Testu hau bigarren pertsonan idatzi nahiko nuke, berari esan nahiko nioke gutzia eta paregabea litzateke entzuten nauela sinestu ahal izatea... aitzitik, ez dut uste inon dagoenik, ez dut uste entzun nazakeenik,  are gehiago, ez dut uste bere existentzia ezagutzen genuen horien pentsamendu eta ametsetatik haratago doanik. Eta egia esan, horrek poztu egiten nau, oraindik Igoneren izaera oroitzeko kapaza bainaiz eta ziur nago ez litzaiokela gustatuko ikustea zenbat gauza galtzen ari den, zenbat urte gelditzen zitzaizkion aurretik. hainbeste maite zuen bizitza non azkarregi saiatu zen berau topera disfrutatzen, baina orain atzera begiratzen dudanean, bere jarrera bitalista hori zertxobait miresten dudala onartu beharrean nago. ez dut esango munduko pertsonarik onena zela, hori edonoren hiletan botatzen diren hipokresia bat besterik ez litzateke izango. Nire laguna ez zen perfektua, eta ez zizkion maite zuten zenbait pertsonari gauzak errazegi jarri, ez zuen normalean zuzentzat hartzen den bidea hautatu, azken finean, ez zen zehazki aingerutxo bat. Baina nik maite nuen, nire laguna zen, konfiantza handia nuen berarekin... eta inork espero ez zuenean, hamabost urte baino ez zituela, berriro sekulan ez bueltatzeko joan egin zen.

Horregatik ez dut beti bihotzean eraman nahi, horregatik ezin dut etengabe gogoan izan, gogorregia da urteko egun guztieta bera oroitzea, eta pentsatzea zein bidegabe den heriotza berton geratzen garenontzat. Ez naiz kapaz 2004ko azaroaren 18an sentitu nuena behin eta berriz sentitzeko, eta gainera ez dut nahi, ez daukat horretarako gogorik. Beraz, nahikoa dut gaurko eguna pixka bat gehiago sufritu eta tristeago egoteko. Egia da gehienetan alaitasunez gogoratzen ditudala berarekin pasatako momentuak, izan ere, une asko igaro ditugu elkarrekin eta horietatik garunean gordetzen ditudan guztiak izan dira politak eta dibertigarriak, dena den, nire maskorra kontrakoa adierazten saiatzen den arren, ikaragarri sentitzen dut oraindik bere falta. Badakit ez dudala inoiz guztiz ahaztuko, eta hori bada zerbait, baina zorionez bai ahaztuko dut mina, eta ikasiz noa dena pasatzen dela ekaitzaren antzera, ezer ez da betirako. Momentuz izugarri kostatzen zait lagunaren gurasoei begietara begiratzea, beraiekin hitz egitea, espero dut hori ere gainditzeko gai izatea, denbora beharko dudala badakit ere.


Behintzat, Igone, ametsetan hitz egin ahal izango dizut zuri zuzenean, bigarren pertsonan, nire ametsetan agertzean beti zaudelako ni bezain bizirik, entzuten nauzulako. Hori daukat gutxienez zurekin egoteko, finean, ametsak amets diren bitartean, inork ez daki errealitatetik oso urrun aurkitzen dela. Ametsak nireak izango dira, eta hauetan zu benetakoa izango zara zeharo, nik horrela desiatzen dudalako.

Posted by: Sugoi.2007/11/18 16:33:39.482000 GMT+1
Tags: sentimenduak gogoan | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/11/16 12:12:35.755000 GMT+1

Platonen dialektika

Protagoras (iruzkina)

Protagoras irakurri ondoren eta jakinik Platonen testu guztiak elkarrizketa modura egituratuta daudela, agian hasteko egin beharko genukeen lehen galdera hurrengoa da: zer dela eta idazten zuen beti Platonek aurretik elkarrizketa bat izan balu bezala?

Zenbaitek esan lezakete gustu kontua baino ez dela, berritzailea izateko gogoa akaso, liburu ezberdinak idatzi nahi izatea. Hori, ordea, epai azkarregia iruditzen zait niri. Platonen pentsamendua zertxobait aztertuta, ikusiko dugu nola Gobernari filosofo izatera iristeko, pentsalariak arlo zehatz batzuen lanketa proposatzen zuen, bide horretatik ontasunera ailegatzea posible izaki. Tartean bazeuden soinketa (men sana in corpore sano), geometría eta beste hainbat lanketa gai. Baina dialektika zen piramidearen kuspidean aurkitzen zen jakituria absolutua lortu ahal izateko azkeneko pausua. Eta hori, argi asko isladatzen da bere idazkietan.

Baina, zer da dialektika? Eta zergatik ematen dio Platonek hainbesteko garrantzia? Hiztegian begiratuz gero hau da lortuko genukeen definizioa, errealitatea bere kontraesanak agerian jarriz eta haiek gainditzen saiatuz aztertzen duen arrazoiketa-metodoa. Nahiko baliagarria zaigu ondoren datorrena azaltzeko.

Gure pentsamendua elkarrizketa bat da. Txikitatik, kontziente edo inkontzienteki etengabe ari gara geure buruarekin eztabaidan, kontraesanak sortzen zaizkigu eta geure kabuz saiatzen gara azaltzen zaizkigun arazo horiek askatzen. Horretarako, nahigabe izanik ere, halako lista bat egiten dugu buruan, zer da egiazkoa eta zer ez? Zerk merezi du? Zeintzuk dira alde onak eta zeintzuk txarrak? Etengabeko argudio trukaketa bat gertatzen da geure garunean, hori da pentsamendua, eta bizitza osoan horrela dirau. Baina helduz goazen heinean, gero eta ohikoagoa bihurtzen da barne elkarrizketa horiek kanpoaldera atera eta hainbat pertsonaren arteko ikuspuntu kontua bilakatzea.

Sokratesen esaldirik famatuena erabiliko dut ondoren datorrenari oinarri bat emateko, ezer ez dakidala baino ez dakit. Paradoxa polita Sokratesena, ironiaz betetako paradoxa. Zergatik ironia? Esaldi honek norberak jakituriarekiko dituen mugak onartzeko modua da, ironia, azken finean. Ironia gizakiaren berezko ezaugarri bat dela esan genezake, orain egiazko zerbait esango bagenu, agian egiazkoa litzateke, bai. Baina beste testuinguru batean esaten den eta aurretikoaren aurkakoa den beste zerbaitekin konparatuz gero, akaso ez da hain egiazkoa izango lehenengo zerbait hori. Testuinguruak egia baldintzatzen du, ez baitago egia absoluturik. Ironiak ez ditu ordea soilik muga horiek onartzen, are gehiago egiten du, hizkuntzaren eta jakituriaren muga horietara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen da, eskuartean daukagun frutari ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatzeko tresna da.

Izan ere, Sokratesen esaldiak irekitzen du benetan jakituariarenganako bidea, ez absolutua, nik ez baitut horrelakoetan sinesten, baina bai gero eta ezagutza handiagoa. Benetan zerbait jakiten hasteko baldintza, dakiguna kolokan jar dezakegula onartzea baita. Gure ezagutzak zalantzan jartzeko bide egokiena, aurkako argudioak ematea litzateke, eta horren inguruan eztabaida sortuz, erdibideko erantzun bat aurkitzen saiatzea, posiblea den guztietan behintzat. Dialektikak ematen digu aukera hori.

Demagun lagun talde batean gaudela eta bakoitzak gai berdinaren inguruan bere iritzi propioa duela, eta hauek aldi berean ez daukatela elkarren artean zerikusirik. Iritziak mahai gainean jartzen baditugu, eta jarraian etorriko diren kontrako argudioak gaindituz bagoaz, gutxinaka iritzi horiek hurbiltzen joango dira, eta kasu askotan zerbait adostea ere lor liteke argudiaketa zuzenaren bidez. Tranparik erabili gabe. Bakoitzak zenbat eta argudio gehiago eman, bere tesia zenbat eta zuzenago defendatu, orduan eta indar gehiago izango du tesi horrek. Horregatik da dialektika Gobernari filosofoak dominatu beharreko disziplina bat, bere tesia indartu beharrean dagoelako herriaren aurrean, hauei Platonek aldarrikatzen zuen egia absolutua erakutsi ahal izateko.

Egia esan ez dut uste Platonen helburua erdiko bidea bilatzea zenik, are gehiago, esango nuke pentsalariak nahiko argi zituela bere ideiak Protagoras idatzi zuenerako, eta ziur asko pentsatuko zuen bere egia zela balioduna zen bakarra. Hala ere, testuak elkarrizketa modura idazteak margen handiagoa ematen zion. Hau da, bere tesia aldeko argudioez janzteaz gain, tesi horren aurkakoa zena baliogabetzea zeukan, hala, bera defendatzen ari zen iritzi horri indar gehiago emanez. Liburuan ikus daiteke hori argitasunez, mahai gainean jartzen dira bai Sokratesen argudioak bai Protagorasenak, eta pixkanaka Sokratesek, Protagorasen argudioei kontra eginez, gainditu egiten du bere tesia baliogabetuko lukeen beste edozein argudio.

Posted by: Sugoi.2007/11/16 12:12:35.755000 GMT+1
Tags: platon hausnarketa saiakera filosofia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/11/09 10:48:30.092000 GMT+1

...sutzen ari ote naiz...



Esan didate amodio bat sekretuan mantentzea zaila dela.

Kontatu didate sekretuak denbora luzean gordetzea gero eta gogorragoa dela.

Entzun dut, sekula kanpoa ikusiko ez duten informazioek, su hartu eta barnetik erretzen zaituztela.

Agian txoriek kantatzen dituzten gauza guzti horiek, kaletik paseoan noala oihukatzen dizkidatenak egia dira.

Baliteke gure beldur eta kezkak konpartitzeak halako barne askatasun bat ematea benetan, momentu batzuez baino ez bada ere. Baliteke.

Noizbait holako esperientziarik izaten badut... kontatuko dizut, ez izan zalantzarik. Momentuz jarraituko dut, neguan behintzat, barruan bero hau sentitzen, horrela ez dut hainbeste arropa janzteko beharrik izango.

Posted by: Sugoi.2007/11/09 10:48:30.092000 GMT+1
Tags: hausnarketa sentimenduak | Permalink | Comments (1) | References (0)

2007/11/06 21:59:24.163000 GMT+1

Tele...Kaka!!

Donostian bizi berria hastean, lagun batekin etorri nintzen egoitzara bizitzen. Ez daukagu telebistarik, eta ordutik, ezertara engantxatuta ez egoteaz gain, denbora ez dut hain erraztasun handiz galtzen. Egia esan, ez dut bere falta batere somatzen, ez dut berau ikusteko beharrik, eta zabor gutxiago sartzen zait gainera garunean.

Ez dut uste telebista asmakizun txarra denik, ez horixe, baina polvora ez omen zen txarra izan ere bere momentuan, edo behintzat ez zen txarra asmatzailearen asmoa. Hala ere, badirudi gizakiok guk geuk sortzen ditugun baliabideei erabilera txarra emateko gaitasun berezia daukagula. Ez dut txapa filosofiko edo etiko-estetiko bat emango, ez dut esango telebista beti didaktikoa izan behar duenik, ezta gutxiago ere! Telebista, ordenadorealez, tresna bat da, eta hamaika modutara erabil dezakegu. Nire ustez bi eginkizun nagusi izan ditzake, bata didaktikoa, eta bestea entretenigarria edo aisia nolabai betetzekoa.

Asko ikasi daiteke telebista bitarteko bezala erabiliz, informazio interesgarri handia trasmititu daiteke era egokia aurkituz gero, umeentzako jolas-moduak, helduentzako benetan misteriotsu zaizkigun gauzak... Ostera, lehenago esan dudan bezala bizitzan dena ez da ikastea edo pentsatzea, buruhausteak alde batera uztea ere komeni da noizean behin, eta horretarako paregabeak dira zenbait programa.

Baina heldu gara puntu batera non jada ez dagoen zer aukeratu. Antza, programa mota batek dauka arrakasta, jende famatuaren bizitzak kontatzen dituztenak, eta kasu batzuetan are gehiago, jende anonimoaren bizitza famatu bilakatzen duten programak. Zintzoa izan behar badut nik ez daukat ezer programa hauen aurka, gainera, zergatik gezurretan ibili, nik ere askotan ikusi ditut. Hasieran entretenigarriak iruditzen zitzaizkidan, orain aspertu egiten naute... baina, en fin, hori beste kontu bat da. Ulertzen dut zenbait pertsonari programa mota hauek gustatzea, beste batzuei pressing catch ikustea gustatzen zaien era berean. Ados, ez daukat horrekin arazorik. Baina mesedez, zergatik kristo ez daukat nik gustuko dudan zerbait telebistan aurkitzeko aukera? Telebista digitala kontratatuta ere ez dituzte eta programa onak ematen!!!

Dena den, hori ez da gehien kezkatzen nauena, kezkatzen nauena da programa arrosek (deitu nahi eran) hainbesteko audientzia izatea, gauza bat da norbaiti gustatzea eta beste gauza bat estatu osoan gehiengoak ikustea. Kezkatzen nauena da dokumental eta serie historiko baten bat kendu edo gauean berandu jarri behar izatea audientziarik ez daukatelako... benetan flipatzen dut honekin... mundu guztiak ikusten ditu bihotzeko programa horiek, ala ze hostia pasatzen da??

Sentitzen dut gorroto duzuenongatik, baina berriro aipatu behar dut Sanchez Dragó eta bere hitz batzuk nire egin oraingoan, orain daukaguna ez da telezaborra, izan ere, zaborra birzikla daiteke, telekaka da, ez baitago horrekin zer eginik!!!

Posted by: Sugoi.2007/11/06 21:59:24.163000 GMT+1
Tags: telebista gizartea | Permalink | Comments (5) | References (0)