Besarkada baten gatibutzan...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-03-03 19:03

Taupaden erritmoak bat eginda goaz airean, mundutik urrun, inora.

 

Ni zuretzat, zu niretzat, segundo batzuetarako soilik izanda ere. Ez dago ezer, biok bakarrik. Zuria, beltza… ezer ez.

 

Azalak epeltasuna igorriz, eguzki izpiaren antzera, laztan ikusezinak…

 

Begiak itxi, belarriak gortu, ixilik, mutu. Ukitu besterik ez, nabaritu.

 

Oroitzapenek, ihes, lekua uzten diote mundu berriari. Mundu hutsa. Mundu betea.

 

Zure besoen maitasun beroak babestuta, esklabu naiz, indarrez estutua, txoria bezain aske ordea.

 

Pozak, emozioak, erosotasunak eragindako malko bakarra, ahoak marrazten duen irriaren lagun.

 
IBAI AL KUBO - Abrazo II

Usaindu zaitut, sentitu… horrela nahi dut beti. Horrela hilko nintzateke, geldiro-geldiro… gustora… loak hartu… desagertu.


Utzi iruzkina: