...aspertuta...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-10-15 23:53
3

Azkenaldian aspertuta nabil oso,
munduaren egoeraz, minaz...
aspertuta goseaz eta gorrotoaz,
jendeaz, nitaz...
botereaz, politikaz, liskarrez.
Edozeren gainetik jartzen ditugun ideologiez,
horietaz ere aspertuta nago.

Aspertuta egoteaz nago aspertuta,
kexatzeaz eta isiltzeaz,
egiteaz edo soilik begiratzeaz...
Epaiek aspertzen naute,
mesfidantza eta aurreiritziek,
baita mendeku goseak ere.

Nekatuta nago jada,
nazkatuta nazkanteez.
Ez daukat adi egoteko gogorik,
ez dut alertan bizi nahi,
kolpeak jaso nahiago
osatzeko indarra faltan izanda ere.

Beranduegi da ezerrengan sinisteko,
beltzegi dago etorkizuna itxaropenik izateko,
logale naiz ta ezin gehiago oihukatu,
begiak ixten zaizkit beso gurutzatuak mugitu nahian...

Aspertzen nauzue,
aspertzen dut neure burua,
inguruak aspertzen nau.
Kaka...
Agian hobe nuke gutxiago pentsatu.

Nazkatu naiz guztiaz,
ez dit arrazoiak sinesmenik baimentzen,
ordea,
itxaropen gar batek bizirik dirau
ni naizen ametsen lurraldean...
zergatik ote?

Batek jakin!


Maiti

Maiti 2007-10-17 11:24 #1

Oso ona!! Bueno gitxienez niri asko gustatu zait. Baina hurrengoa positiboagoa izan dadila mesedez, nahikoa dekogu Sisiforen moduan ibiltzea bizitza osoan!

ane

ane 2011-01-16 14:04 #2

ikaragarri gustatuu zaitt benetann :)<br />

Sugoi

Sugoi 2011-01-16 18:01 #3

Mila esker ;)


Utzi iruzkina: