Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/09/14 19:31:54.834000 GMT+2

Paseoko iruzurra oraingoz geldituta!

2010-9-14



Gaur, arratsaldean hogei bat lagun urreratu dira Allerin izkutuan hasi dituzten obretara eta hauek gelditzeko eskatu dute (eta oraingoz baita lortu ere). Obra hauek, ustez, paseoa zementatzea eta argi instalazioaz hornitzea dute helburu.

Bertara urreratutakook, asfaltatzea negozioa egiteko aitzakia dela eta argi instalazioek padurako ekosisteman eragin kaltegarriak dituztela salatu nahi dugu. Horrez gain, azpimarratu nahi duguna da, proiektu hori bera ere udalaren iruzur bat besterik ez dela Alleriko etxeen eraikuntzan pausu bat aurreratzeko. Izan ere, kalipotaren azpitik 200-250eko ur hodiak sartzen ari da Lasuen enpresa. Baserritarren ur horniukuntza bideratzeko dela fundamentu gabeko aitzakia bat besterik ez da, hodi horiekin 3000 lagunentzako ur hornidura bete baitaiteke.

Hori dela eta, langileei obrak gelditzeko eskatu diegu eta hauek udalarekin gauzak argitu arte horrela egingo dutela azaldu digute.

Beraz, kontutan izanda obra hauek duten teje-maneje guztia (prozesu judizialetan daude oraindik, herrian beharrezko eztabaida eta beharrizanen azterketarik ez da egin, eta gestorako nahiz konstruktoretako diruzaleek arinago edo beranduago aurrera jarraitzeko asmoa dute), jendeari dei egiten diogu obra hauek gelditzeko saiakera guztiak egitera.

Besterik gabe, udalak bere horretan jarraitzen badu mobilizazioetarako prest egotea eskatzen diegu Ondarru negozioaren esanetara suntsitzen utzi nahi ez duten guztiei.

Posted by: aieri.2010/09/14 19:31:54.834000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru