Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/03/10 10:13:28.596000 GMT+2

AHT ez ordaindu kanpainaren balorazioa

Aramaioko akanpadan ideia aurkeztu eta 2007ko urriak 20an AHTri kontzientzia eragozpen kanpaina abiarazi genuen. Bi urte pasa eta, kanpainaren balorazioa egin eta gero, “AHT ez ordaindu” ekimena bultzatzeari uztea erabaki dugu. Horrek ez du esan nahi Renfe eta Eusko Tren-ekiko dugun jarrera aldatu denik, (AHTri dirurik ez!! leloak bizirik dirau) baizik eta indarrak bestelako aferetan erabiliko ditugula.
...
Lorpenei dagokienez, Renfe-k eta bereziki Eusko Tren-ek AHTkin duten lotura plazaratzea lortu dugu. Bestalde, mila pertsonak baino gehiagok parte hartu du noizbait, kanpainan oztopoak izan diren arren, isunak eta zuzenezko enfrentamenduak kasu. Isun kopurua proportzioan oso txikia izan da, segurutik AHTren aurkakotasuna gizartean oso hedatua egoteak, eragozleek aurpegia emateak eta kanpaina kolektiboa izateak (enpresek bostehun deklarazio orri baino gehiago jaso dituztela uste dugu, egindako bidaien laurena inguru) ematen duen indar eta zilegitasunari esker. Era berean, ekintza egunerokotasunarekin lotzeko bide horretan aurrerapausoa izan dela uste dugu, AHTkin ez kolaboratu eta desobedientzi zibila bultzatu duen ekimena izateaz gain.
...
Balorazioko testu osoa, baita  pdf formatoan

Posted by: ahtezordaindu.2010/03/10 10:13:28.596000 GMT+2
Tags: renfe zenbat euskotren | Permalink | Comments (1) | References (0)

Comments

AHT ez ordaindu kanpainaren balorazioa
Aramaioko akanpadan ideia aurkeztu eta 2007ko urriak 20an AHTri kontzientzia eragozpen kanpaina abiarazi genuen. Bi urte pasa eta, kanpainaren balorazioa egin eta gero, “AHT ez ordaindu” ekimena bultzatzeari uztea erabaki dugu. Horrek ez du esan nahi Renfe eta Eusko Tren-ekiko dugun jarrera aldatu denik, (AHTri dirurik ez!! leloak bizirik dirau) baizik eta indarrak bestelako aferetan erabiliko ditugula.
Ohikoa denez, balorazioa egiteko kanpainaren helburuak bete direnentz aztertu dugu eta izandako lorpenak eta huts egiteak zerrendatu ere.
Kanpainaren helburuak argiak ziren: diru eragozpena bultzatzea, hauxe da, gure poltsikotik AHTri sosik ez, Renfe-z gain, Eusko Tren-ek AHTkin duen lotura zuzena salatu eta plazaratzea; eta AHTren aurka norbanakoak eguneroko bizitzan egin zezakeen keinua bultzatzea, borroka egunerokotasunarekin lotuz, alegia.
Eta horiek lortzeko proposamena zehatza, trenez eta Eusko Treneko autobusetan zein tranbietan bidaiatzea, garraio kolektiboaren aldekoak baikara, baina bidai-txartela ordaindu gabe. Gure asmoa, kanpaina zabaltzea eta normalean garraio horiek erabiltzen duten pertsonek berea egitea. Beraz, geroz eta jende gehiago eta nolabaiteko normaltasunez bidaiatzea ordaindu gabe eta horretarako dituen arrazoiak azalduz.
Lorpenei dagokienez, Renfe-k eta bereziki Eusko Tren-ek AHTkin duten lotura plazaratzea lortu dugu. Bestalde, mila pertsonak baino gehiagok parte hartu du noizbait, kanpainan oztopoak izan diren arren, isunak eta zuzenezko enfrentamenduak kasu. Isun kopurua proportzioan oso txikia izan da, segurutik AHTren aurkakotasuna gizartean oso hedatua egoteak, eragozleek aurpegia emateak eta kanpaina kolektiboa izateak (enpresek bostehun deklarazio orri baino gehiago jaso dituztela uste dugu, egindako bidaien laurena inguru) ematen duen indar eta zilegitasunari esker. Era berean, ekintza egunerokotasunarekin lotzeko bide horretan aurrerapausoa izan dela uste dugu, AHTkin ez kolaboratu eta desobedientzi zibila bultzatu duen ekimena izateaz gain. Bukatzeko, borrokarako bideak anitzak direla baieztatzeko balio izan digu, taldeka zein bakarka, beti zein batzutan... kanpaina irekia izan delako eta aurrera eramateko modu desberdinak egon direlako.
Baina huts egin ugari ere izan ditugu. Hasteko, Renfe eta Eusko Tren-en jarrera desberdin eta aldakorra izan bada ere,  askotan ez dute gure eragozpen orria onartu eta gainera inguruko bidaiariak gure aurka jartzeko diskurtso erabili izan dute (zuek ez duzue ordaindu nahi, jeta batzuk zarete, beste guztiek ordaintzen dute eta abar..).
Honetaz gain, ez dugu lortu garraioa egunero erabiltzen duen jendearen artean kanpaina arrakastatsua bilakatzea. Zergatik? Alde batetik, treneko langile zein seguratekin zenbait linietan izandako enfrentamendu maila nahiko genukeena baino handiagoa izan delako (agian ez zen nahikoa izan langileei beraien kontra ez gindoazela azaltzeko egin genuen lana), egunero bidaiatzen duen jendearengana (bonoduna, alegia) hurbiltzeko ekimen berezirik ez genuelako prestatu eta, batez ere, kanpainaren zabaltze moduak ez direlako ez egokiak ezta nahikoak izan (adibidez, ez ditugu institutuetan hitzaldi mordoa antolatu).
Ildo berean, zenbait zonaldetan (Deba Goienan adibidez) jendeak ez du trena erabiltzen eta Eusko Tren-eko autobusetan kanpaina martxan jartzeko saiakerak antzuak izan ziren. Bilboko tranbiarekin ere ezer gutxi egin dugu.
Taldeka egindako bidaiei dagokienez, batzuetan bai arrakastatsuak izan direla. Zenbait mobilizazioetara egindako bidaietan kanpaina ezagutarazteko zein Eusko Tren eta Renfe-ri gure jarrera helarazteko une oso egokiak izan dira. egia da ere zenbait gazte asanbladek kanpaian berea egin zutela. Baina ez dugu lortu gaztetxeek, AHT Gelditu! elkarlanak eta bestelako taldeek antolatutako mobidetako karteletan kanpainari erreferentzia egitea (eta hauxe izan zen ere kanpaina bultzatzeko adostutako bide bat).
Gure artean ere, kanpainaren jarraipena jaitsi egin da eta gehienak trena ez ordaintzen saiatzen gara baina ez dugu pikari papertxoa emateko inolako esfortzurik egiten. Eta hauxe zen hasieratik kanpainaren oinarria, gure jarrera publikoa egitea eta deklarazioak helaraztea.
Guzti hau ikusita, kanpaina bukatutzat ematea erabaki dugu, baina oso argi dugu borroka bidea irekita dagoela eta Renfe eta Eusko Tren-ekin ez kolaboratzea denon esku dagoela, atzo, gaur eta bihar. Era berean, egunero egin daitezkeen borroka keinuak oso garrantzitsuak direla behin eta berriro aldarrikatu nahi dugu, desobedientzia eta ekintza zuzena egunero, taldeka zein bakarka, guztiok bultzatu beharreko bidea baita.
Soraluzen, 2009ko irailak 26an.
AHT ez ordaindu kanpaina bultzatu dugunok.

Posted by: Soraluzen, 2009ko irailak 26an. AHT ez ordaindu kanpaina bultzatu dugunok..2011/05/18 19:25:33.607000 GMT+2
http://www.blogak.com/ahtezordaindu

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru