Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/09/25 18:43:51.458000 GMT+2

Pistoletazo de salida para el gran negocio de la década

Hamarkadako EAEko negozio haundiena abian da.

  Gaur, irailak 21 kurtso politikoa hasiberria den  honetan, udazkenaren hasierarekin bat, arratsalde zoragarri batean. PNV eta PSEko politikariak, TAV eraikitzeko arduradun diren enpresetako ordezkariek lagunduta, Ongi Etorri Mr. TAV lelopean toki esanguratsu batean batu dira, Besaiden. Hiru lurralde historikoak batzen diren tokian,  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa EAE (Euskal Autonomi Elkartea) osatzen dituen hiru herrialdeak, TAVak iragango dituen lurraldeak. Bertatik oso gertu, Elorrio aukeratu da duen formagaitik Y Vasca deitua den honen korapilo zentrala izateko. Eta, ba ahal da toki hoberik ekitaldi hau burutzeko?

  Bidea ez da erraza izan, administrazioak 80.hamarkadatik TAVaren egitasmoa otu zitzaion hasiera-hasieratik izan ditu arazoak, Madril eta Gasteizko gobernuen arteko gaizki ulertuak, ingurune menditsua izateak dakartzan arazo teknikoak, finantzamendu arazoak. PSOE boterera heltzeak (2004ko hauteskunde legegileetan) Moncloa eta Lakua arteko akordioa ahalbideratu zuen. Akordioak Sustapen Ministerioaren gain usten ditu Bilbo eta Gasteiz arteko (Santurtziko porturako merkantzien sarrera barne) Abiadura Haundiko lineraren eraikuntza eta Eusko Jaurlaritzaren ardura izango da Udalaitz menditik, Euskal Yaren  korapilotik, Donostiarte eta TGVrekiko Irungo lotunea. Iada denok adostutasunera iritsi gara eta ez dago ezer hain desiratua den proiektua burutzea ekiditeko, diote agintariek.

  Gaurko hitzordua Euskal Herrian inoiz ezagutu den azpiegitura haundienaren (bere 200 kmtako ibildearekin 2013rako burutua izan nahi denaren)  TAVaren, euskal AVEaren edota beraien aurkakoak deitzen dioten bezala AHTaren, lehen harria kentzeko da. Herritar guztion artean ordaindutako billoi bat eurotako aurrekontuarekin, orain urtebete inguru arabako Luko herrian hasiera izan zuten lanek. Horregaitik ere gaurkoan urtemuga ospakizunez gaude.

  Gaur lehen harria kentzeko ordezkari politikoak eta eraikuntza enpresetako agintariak batu dira, nahiz eta kasu batzuetan pertsona bera izan, PNVko buruzagi den Egibar kasu, aldiberean Amenabar enpresan goi kargua okupatzen duena edo Arzalluz, egun politikatik erretiratua eta harrobietako akzioduna.  Bai, lehen harria kendu, mugarria baino ezer hoberik ez, hiru herrialdeak mugatzen dituen mugarria. Iada ez dira Euskal Herriak izango, TAVarekin Euskal Hiria izango da; TAVak hiru hiruburuak hurbilduko ditu eta herriak urrunduko. Egun hontan ere maletin eta karterak eskualdatuko dira enpresa eraikitzaile eta euskal enpresariekin. Oraingoz hainbat dira pastelaren zatia duten enpresak, baina oraindik asko dira banatzeko dauden maletinak.

  Harrobiak, zabortegiak, pistak, zentrale eolikoak, makinaria alokairu enpresak, etab. Izugarria da sortzen dugun lan kopurua, aurrerapena denentzat eta eraginak ia baterez, egun inor ez doa eta mendira! Eta bideetatik kenduko dugun trafikoa?, dio garraio sailburuak.

  Topa txanpain onenarekin, kanapeak, txaloak, aintzinako usadioan itxitako negozioak, maletiñak, besarkadak, irifarrak, irrifar ugari, ikusi dira egun horretan...
Ekitaldia amaitzeko jakinarazpen bat egin ziguten, kenduko den hurrengo harria Udalaitz izango da...
Dena garaipena, adostasuna, laguntasuna eta garapen jasangarria.

                                   TAV press agentzia

Gaur kendu dugun mugarriak, borrokaren etorkizuna markatuko du. Beraien negozioetan lehen harria jartzen duten bakoitzean ez dute ezer eraikitzen: harriak kendu, mendiak txikitu dirutzak sortzeko. Gizentzeko txikitu. Bizitokia txikitua dago, badakigu, guk eraikiko dugu hau bezelako ekintzekin. Hau ez da ekintza bortitz bat, ynposaketari erantzun bat ere  ez da bortizkeria, beraiek dira indarkerizaleak botearen sutenguz inongo errukirik gabe txikitzen dutenak.

Atzo Itoitzko kableak moztu genituen berak gara, Atxarteko harrobietan zintzilikatu ginen berberak, Boroaren aurka manifestatu ginenak, Lemoizen txakurrak harrikatu genituenak, Leitzaranen men egitera ukatu ginenak eta jakizue gauza bat, bihar zuen ondotik igarotzean tu egingo dizuenak izango gara.

_________________________
Se da el pistoletazo de salida para el gran negocio de la década en la CAV

    Hoy, día 21 de Septiembre con el curso político recién comenzado, coincidiendo con el inicio del  otoño, en una maravillosa tarde, el sol brilla con fuerza. Bajo el slogan  Ongi etorri Mr TAV representantes políticos del PNV y PSE acompañados de dirigentes de empresas adjudicatarias del TAV, se dan cita en un lugar emblemático, Besaide. Lugar donde se juntan tres territorios históricos, los tres herrialdes que forman la CAV(comunidad autónoma vasca) Álava, Guipúzcoa y Vizcaya, los territorios por donde pasará el TAV. Muy cerca de allí, Elorrio es el lugar elegido para el nudo de la Y vasca, así llamada por la forma que tendrá en los mapas. ¿Qué mejor lugar que este, para realizar el evento?

   El camino no ha sido de fácil, la administración encontró problemas desde que concibió la obra del TAV, allá por los años ochenta, malentendidos entre los gobiernos de Madrid y Vitoria, dificultades técnicas debido a la escarpada orografía vasca, falta de solvencia.
La llegada del PSOE al poder (tras las legislativas de marzo de 2004) permitió el acuerdo entre Moncloa y Lakua. El pacto implica que el Ministerio de Fomento asumirá la construcción de la línea del TAV entre Bilbao y Vitoria (incluyendo el acceso para mercancías del puerto de Santurce) y el Gobierno vasco acometerá las obras desde el monte Udalaitz (en Mondragón), el «nudo» de la Y, hasta Donostia y la conexión con el TGV en Irún. Ahora el proyecto esta consensuado por todos y ya no hay nada que nos impida realizar el añorado proyecto, argumentan los dirigentes.

  La cita de hoy es para quitar la primera piedra de la  mayor infraestructura conocida en el País Vasco el TAV el AVE vasco o AHT como dicen los opositores, con sus casi 200 Km de trayecto, pretende ver la luz para el 2013. Con un presupuesto  inicial de un billón de euros, pagados por todos los contribuyentes, las obras dieron comienzo hace aproximadamente un año, en la localidad Alavesa de Luko. Por eso también hoy estamos de aniversario.
Representantes políticos y dirigentes de empresas adjudicatarias curiosamente algunos las dos cosas, es  el caso de Egibar dirigente del PNV  que también ostenta cargos en la empresa Amenabar, o Arzalluz retirado de la política, accionista en  canteras, se reúnen para quitar la primera piedra. Si, quitar  la primera piedra, que mejor que el hito, mojón, que limita los tres herrialdes. Ya no serán pueblos vascos, con el TAV será una gran ciudad Euskal hiria, el TAV acercará las tres ciudades, y alejara los pueblos y las diferencias.
Ese día también  se intercambiarán carteras y maletines con las empresas adjudicatarias y los empresarios vascos. De momento son varias las empresas  que tienen ya su pedazo de pastel, pero son todavía muchos los maletines a repartir.

Canteras, escombreras, pistas, centrales energéticas, empresas de alquiler de maquinaria, etc. Es mucho el trabajo el que crearemos, progreso para todos, y los impactos pequeñísimos, si ya nadie va al monte! Y el trafico que quitaremos de las carreteras?, comentaba la consejera de transportes.

  Brindis con el mejor champán, canapés, aplausos, negocios cerrados a la antigua usanza, maletines, abrazos, sonrisas, muchas sonrisas, se veían ese día de fiesta...
Para acabar el evento dijeron que la siguiente piedra en quitar seria Udalaitz...
Todo un éxito, consenso, armonía y desarrollo sostenible.

Agencia TAV press


   El hito que hoy hemos quitado, marcará el devenir de la lucha. Cuando ellos ponen la primera piedra en uno de sus negocios, no construyen nada: quitar piedras, destruir montes para construir fortunas.  Destruir para engordar. El hábitat esta destruido, lo sabemos, nosotros lo construiremos con acciones como esta. Esta no es una acción violenta, ninguna en respuesta a la ymposición lo es, los violentos son ellos que ostentando el poder destruyen sin piedad.
  
   Somos los mismos que ayer cortamos los cables del pantano de Itoitz, los mismos que nos colgamos en las canteras de Atxarte, nos manifestamos contra Boroa, tiramos piedras a los maderos en Lemoiz,  nos negamos a claudicar en Leizaran y tened una cosa clara , seremos los mismos que mañana os escupiremos al pasar.

Posted by: Agencia TAV press.2007/09/25 18:43:51.458000 GMT+2
Tags: constructoras tav erresitentzia comisiones obras tavno ahtez aht | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru