Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/05/26 11:58:20.361000 GMT+2

Ehundaka pertsonak AHTren aurkako protesta egin dute Ordiziako “Euskal Y”aren lan-eremuan

Cientos de personas manifiestan su oposición al TAV dentro de la zona de obras de la “Y vasca” en Ordizia

Ehundaka pertsonak AHTren aurkako protesta egin dute Ordiziako “Euskal Y”aren lan-eremuan

Ertzaintzaren esku-hartzeak ez du protesta lan-eremura eramatea galeraztea lortu

Ertzaintzaren despliegeak ez du ekidin gaur ehundaka pertsona “Euskal Y”aren Ordiziako obren eremura AHTren aurkako protesta eramatea, lan horiek berehala geldiaraztea exigitzeko. Eguerdiko hamabietan AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifestazioa habiatu da Ordiziako kaleetan barna eta 500 manifestari inguru heldu dira obretatik hurbil dagoen Malkasko auzora. Bertan, ehundaka lagunek, ordu erdiko eserialdi bat egin dute, polizien hesiaren aurrean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako ohiuak eginez. Manifestazioa bukatu ondoren, AHTren aurkako hainbat aurkari Ertzaintzatik metro gutxitara kateatu egin dira eta aldi berean, beste aurkari-talde bat obren zonaldera sartu eta eskailera baten bidez, eraikuntza enpresek bertan darabilten eraikin baten teilatura igo dira. Zazpi pertsonako talde horrek bi pankarta erraldoi zintzilikatu ditu teilatutik, obrak gelditzeko eskatuz eta inposaketaren aurka desobedientzia aktiborako deia eginez. Pankartek leloak “Obrak gelditu! Lurra ez txikitu!” eta “AHTrik ez! Ekintza zuzena, desobedientzia!” ziren.

Obren eremuaren kanpoan kateatu direnek, Ertzaintzaren esku-hartze latza pairatu dute, kateak moztu dizkietenean, oraindik eskumuturrak eta orkatilak lotuta zituztela, eta babesteko erarik ez zutela, lurretik arrastaka eraman dituzte kolpeak emanez. Horietako batek ubeldurak azaldu ditu buruan.

Bien bitartean, aurkarien bigarren taldea, teilatura igo dena, kateatu egin da. Berehala, obrako zinpeko guardiek teilatura igo eta pankartak bota, eta zeramatzaten aldarrikapen-elementu guztiak kendu dizkiete. Ordu luzea pasa ondoren, Ertzaintzaren antidisturbioak bertaratu dira eta kolpeka eta indarrez tiraka eta bultzaka eraikinetik kanporatu dituzte. Ordurako, ehundaka ziren obren zonaldera menditik sarturiko pertsonak. Beste zenbait lagunek ere makinetara igo eta kateatu dituzten euren buruak. Ertzaintzaren jarrera gero eta bortitzagoa izan da, eta pilotak jaurtiz eraso egin die menditik protesta egiten ari zen jendearen aurka. Horien atzetik korrika ere joan dira eta zenbait esposatu eta identifikatu dituzte.

Nahiz eta Ertzaintzaren esku-hartzea bortitza izan, jende ugari obren zonaldean geratu da, desobedientzia eginez. Azkenean, Ertzaintzak hamarnaka lagun horma baten kontra eduki eta gutxienez 25 pertsona identifikatu ditu. Ondoren, lekutik ateratzera derrigortu dituzte.

Desobedientzia-ekintza honetan parte hartu duten lagun ugariek, lur kaltetuen okupazioaren eta bertan ibiltzeko debekuarekiko erabateko gaitzespena adierazi nahi izan dute, eta Mariaratz bailara herritar guztien eta naturaren ondare publiko izan behar dela aldarrikatu. Halaber, obrak hastea erabat gaitzesten dutela argi utzi dute, lan horiek berehala geldiaraztea eskatuz.

Gaur eguerdian, Ordizian obretara egindako martxaren ondoren, AHT Gelditu! Elkarlanak jende guztiari dei egin nahi dio datorren larunbatean Donostian egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko. Manifestazio horrek, jaialdiak lagunduta, azken asteotan AHTren proiektuak Euskal Herrian kalteturiko herrietan barna ibili den Gelditour ekimen ibiltari informatiboari amaiera emango dio. Orain bertan, gelditour Ordizian izan ostean, herri-bazkaria ospatu da Itsasondon, 150 herritar inguru bilduta. Bazkalondoan batzarra egin da gaurko mobilizazioen gaineko balorazioa egin asmoz.

Cientos de personas manifiestan su oposición al TAV dentro de la zona de obras de la “Y vasca” en Ordizia

La intervención de la Ertzaintza no ha logrado impedir la protesta en la zona de obras

El despliegue de la Ertzaintza no ha podido impedir hoy que varios cientos de personas accedieran a la zona de obras del TAV en Ordizia, para exigir la paralización de las obras. A las 12:00 del mediodía, partía la manifestación convocada por la coordinadora opositora AHT Gelditu! Elkarlana, que ha reunido unas 500 personas y que ha recorrido las calles de la localidad. La manifestación se ha dirigido hasta el barrio Malkasko, próximo a la zona de obras, donde cientos de personas han realizado una sentada durante media hora ante el cordón policial, coreando gritos en contra del Tren de Alta Velocidad. Una vez finalizada la manifestación un grupo de opositores al TAV se ha encadenado a algunos metros del lugar que ocupaba la policía; al mismo tiempo que otro grupo de opositores al proyecto accedían a la zona de obras, donde subían por medio de una escalera al tejado de un edificio utilizado por las empresas constructuras. Las siete personas subidas al tejado han desplegado dos grandes pancartas exigiendo la paralización de las obras y llamando a la desobediencia activa contra la imposición, con los lemas “Obrak gelditu! Lurra ez txikitu!” y “AHTrik ez! Ekintza zuzena, desobedientzia!”.

El primer grupo de encadenados, ha padecido una brutal intervención por parte de la Ertzaintza, pues una vez cortadas las cadenas, con las personas todavía atadas de muñecas y tobillos, y a pesar de su indefensión, los han arrastrado por el suelo dándoles golpes. Uno de ellos presenta contusiones en la cabeza.

Mientras tanto, el segundo grupo de opositores también se ha encadenado en el tejado. A partir de ese momento, han intervenido primero los guardas jurados, los cuales han accedido al tejado arrancando las pancartas y los elementos reivindicativos que portaban. Pasada más de una hora, los antidisturbios de la Ertzaintza han accedido al lugar y los han desalojado del lugar propinando golpes, tirones y empujones. Para entonces, varios cientos de personas accedían por monte a la misma zona de obras. Varias personas más han conseguido encaramarse y encadenarse a las máquinas escabadoras. La intervención de la Ertzaintza ha adquirido cada vez más violencia, produciéndose también varios pelotazos contra la gente que protestaba desde el monte, llegando a perseguir a algunos, esposarlos e identificarlos.

A pesar de la intervención de la Ertzaintza muchas personas se han mantenido en la zona de obras en una actitud de desobediencia. Finalmente, la Ertzaintza ha retenido contra la pared a varias decenas de personas procediendo al menos a la identificación de 25 y ordenar el desalojo forzado de la zona.

Las numerosas personas participantes en esta acción de desobediencia, han querido manifestar, su rechazo a la ocupación de tierras y prohibición de acceso a ellas, y reclamar el valle de Mariaratz siga siendo un bien común de toda la población y la naturaleza. Asimismo, han dejado clara su oposición rotunda a la imposición de las obras, exigiendo la paralización inmediata de estos trabajos.

Tras la marcha a las obras celebrada este mediodía en Ordizia, AHT Gelditu! Elkarlana quiere hacer un llamamiento a participar en la manifestación nacional y la jornada festiva contra el TAV del próximo sábado en Donostia, donde finalizará la gira informativa contra el TAV Gelditour, que viene recorriendo hace varias semanas las localidades afectadas por el proyecto del TAV en Euskal Herria. Ahora mismo, tras haber realizado la acción informativa en Ordizia, se ha celabrado una comida popular en Itsasondo, que ha congregado a unos 150 personas. Después de la comida han celebrado una asamblea para valorar las moivilizaciones de hoy.


Posted by: ahtezgunea.2008/05/26 11:58:20.361000 GMT+2
Tags: tav encadenadas kateaketa lanak martxa obras ordizia aht sentada | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru