Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2006/11/29 17:01:15.239000 GMT+1

AHT lanak salatzeko 20 lagun kateatu egin dira.

Gaurko eguerdi partean gutako 20 lagunek AHT salatzeko asmoz Urbina eta Luko arteko txikizio lanetan elkarrekin kateatu dira.

Ekintza 14:00 inguru hasi dugu, hamar laguneko bina talde obretan barneratu eta lurrean eseri gara. Denok gure artean katez loturik geundelarik, zinpeko guardiek ezer ezin zutela egin ikusirik Ertzaintzari hots egin diote. Langileek aldiz lanak bertan behera utzi eta guri so geratu dira.
Denbora aurrera joan ahala, komunikabide ugari hurbildu da bai telebista, bai irrati eta bai prentsa idatzikoak. Uneoro jendeak AHTren aurkako oihuak bota ditu eta beste behin langileei lanak utz ditzateztela eskatu zaie.

16:00ak inguruan Ertzaintza agertu da, lau kotxe eta istiluen aurkako furgoneta bat. Uniformedunak kaputxaturik etorri dira eta kateak moztu dizkiete, banan banan identifikazioa eskatuz eta denak miatu eta hormaren kontra jarri dituztelarik. Identifikazioak burututa kanporatuak izan dira. Urbinara bueltan gentozela helikopteroa ere agertu da mendian egon zitekeen jendearen bila.



Al mediodía de hoy 20 miembros de nuestro grupo se han encadenado entre sí en la zona de obras de Urbina y Luko para protestar por las obras del TAV.
La acción se ha iniciado hacia las 14.00, donde dos grupos de diez resistentes cada uno se han adentrado en las obras y se han sentado en el suelo. Al ver los seguratas que no podían hacer nada, han llamado a la Ertzaintza. Los trabajadores han dejado de trabajar y se han limitado a contemplar las escena.

Según avanzaba el tiempo, han sido múltiples los medios de comunicación que se acercaban a las obras, TV, radio, prensa escrita... en todo momento se han coreado lemas contra el TAV y una vez más se a requerido a los trabajadores que dejaran de trabajar para el TAV.
Hacia las 16.00 ha aparecido la Ertzaintza, con cuatro patrols y una furgona antidisturbios. Los uniformados, los cuales han venido encapuchados, han cortado las cadenas, han identificado uno a uno a los resistentes, los han cacheado y los han posicionado contra la pared. Tras identificar a la gente, han sido expulsados de las obras.

Cuando nos dirigíamos hacia Urbina un helicoptero a estado sobrevolandonos a nosotros y las inmediaciones en busca de posible gente que pudiera estar escondida en el monte.



Azaroak 29ko kateaketa ekintzaren argazkiak / Fotos de este encadenamiento

Posted by: ahtezgunea.2006/11/29 17:01:15.239000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (1) | References (1)

Comments

Kateaketa honen epaiketa 2007ko irailaren 27an izango da Gasteizen. Horren inguruan AHTren Aurkako Borroka Astea konbokatu da.

El jueves 27 de septiembre de 2007 es el juicio por este encadenamiento. Se convoca la Semana de Lucha contra el TAV.

Posted by: AHTren Aurkako Borroka Astea.2007/09/17 18:19:38.247000 GMT+2

References

..."aren trazaketaren hainbat zatitan, AHTren aurkarien borroka eta autoorganizazioa sendotzeko ahalegin bat behar dela uste dugu. Horretarako, Urbinako Erresistentzia Gunearen testuinguruan obretan kateatzagatik<...

Reference by: AHTren Aurkako Borroka Astea / Semana de Lucha contra el TAV - AHT EZ Lurraren defentsarako gunearen webloga. 2007/09/17 18:39:37.684000 GMT+2

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru