A-18: AHTren aurkako Rock Maratoia Gasteizen+ CD bilduma + prentsaurrekoa

Musikherriak-eko jendeak bidali digun informazioa zintzilikatzen dizuegu:
----------------

Larunbata honetan, Azaroak 18, AHTren aurkako manifestazioa izango da Gasteizen, arratsaldeko 5etan.

MusikHerriak bere konpromezua sendotu nahi du AHTren aurkako borrokan, eta manifestazioa eta gero, Mulambo perkusio taldearekin, KALEJIRA egingo dugu Gasteizko gaztetxeraino. (19.00etatik aurrera)

Gaztetxean hurrengo taldeak ROCK MARATOIA eskeiniko dute "Musikaz ere...AHT eta beste proiektu txikitzaileak GELDITU!" lelopean.

- Mix6t + Jonu + Kuenta Atrás + Xopapo + beste talde bat.

Azpimarratzea ere lelope berberarekin egun  bertan MusikHerria eta DDT banaketak AHT Gelditu! Elkarlana-rentzako aterako duten CD BILDUMAREN AURKEZPENA izango dela. Bertan 19 talde eta 21 abesti izango dira. CDtik
ateratzen diru osoa Elkarlana!-rentzako izango da. CDa manifestazioan (3 euro) eta  kontzertuaren sarreran eskuragarria izango duzue. Kontzertuaren sarrera 3 eurokoa izango  da, eta AHTren aurkako bildumaren CDarekin, 5
eurokoa. Hemen bidaltzen dizuegu CDaren portada:

http://www.musikherria.org/AHTcd.jpg

Guzti honen aurkezpena izango duzue PRENTSAURREKO batean, gonbidatuak zaudete:
EGUNA: asteazkena Azaroak 15, Bilboko Gatazka Gunean (Ronda kalea),
goizeko 11etan

Informazio gehiago nahiezkero, komunikazioa@musikherria.org -era idatzi
edo 666494077 telefonora hotsegin.

                


Utzi iruzkina: