Sakanako Gaztetxeak

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-11-11 11:34

Sakanako Gaztetxeak gero eta protagonismo handiagoa dute farren panoraman. Nahiz ta Altsasukoa baino gazteagoak izan, haien momentu ederrenean daude. Behin lokala izanda, Etxarri Aranatzeko gaztetxean gertatu zen bezala, edozer gauzarako prest daude.

Horregatik, asteburu honetan, Maisuenea Olaztiko Gaztetxean Soiux taldearen kontzertua izan zen. Arrazoia? batek daki, Altsasuren lekukoa hartu dute arrazoi gabeko festak eta kontzertuak ospatzeko.

Etxarrin, maiatzan estreinatu zuten gaztetxean, afaria, drag-quen-ak eta bestelako antzerkiak egon ziren Mutilzaharren eta Neskazaharren II. ligoteo eguna aprobetxatuz.

Argi dago, Sakanako beste lekutan juerga edo festa badago, txorakeri bat dela Altsasun zerbait ospatzea, esperientziak esaten duen arabera, ez baita inor geratzen. Zerbait asmatu beharko da Altsasu izan zen herria eta Gaztetxearen garai onak berreskuratzeko.

Dena dela, Sakanako Gaztetxeak sare handi bat egiten dute eta SGA (Sakanako Gazte Asanblada) osatzen dute. Talde honen izenean hurrengo astean Etxarriko Gaztetxean Indar Gorri Osasuna-zaleen "omenez" kontzertuak egongo dira.

Gainera, normala da Altsasuko Gaztetxea ezer ez antolatzea, izan ere, izkituan bezala egon behar dira azkeneko aste hauetan egondako errepresioaren ondorioz.


Utzi iruzkina: