Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-09-30 13:28

Askotan, Googlen gauzak bilatzea gustatzen zait. Nire inguruko gauzak hain zuzen ere Altsasu, Sakana, Altsasuko inauteriak, Altsasuko kintak...eta Altsasuko Gaztetxea. Eta zein da bilatzailearen erantzuna azkeneko hitz hauekin? Bada, ezer gutxi...izan ere, ni dakidanez Altsasuko Gaztetxeak ez du bere web orri propioa eta uste dut herriarengan egiten duen guztiagatik merezi duela bere zatitxoa interneteko Sare handian.

Nahiz eta Okupazio mugimenduaren alde egon, Gaztetxeen alde egon eta nola ez Altsasuko Gaztetxearen alde egon, ez naiz asko joaten edo ez naiz erabiltzaile finkoa. Askotan egon naiz tabernaren atzean zerbitzari moduan laguntza behar izan dutenean eta lagundu dut zerbait egin behar zenean baino ez askoz gehio. Baina iruditzen zait Altsasuko Gaztetxeak Altsasuko herriarengan asko egiten duela. Behar duen bizitasuna eta indarra ematen dute Altsasuko Gazte Asanbladaren esku. Zerbait antolatu behar denean festak edo feriak direlako haiek dira lehenengoak zerbait prestatzeko prest. Horregatik, merezi dute blog bat izatea.

Blog honetan, Altsasuko Gaztetxearen istoria kontatuko dut, orain arte egindako ekintzen berri emango dut eta hemendik aurrera antolatutako ekintzen berri emango dut. Nola ez, blog irekia izango da eta bere iritzia utzi nahi duenak, baimena osoa du.


Utzi iruzkina: