Altsasuko Gaztetxea 2008ko Jaiak

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-09-06 15:38



Altsasuko Jaiak ostiralean, irailak 12, hasiko dira Gazte Egunarekin. Arratsaldean haurrentzako jolasak eta batukada egongo dira eta zenbait beranduago botakada eta sagardo kupela. Gauean kontzertuen garaia izango da HELL BEER BOYS eta AKTO REFLEJO taldeak igoko dira Gaztetxearen eskenatokira.

Irailaren 13an "Presoen aldeko eguna" ospatuko da Gaztetxean. Altsasuko Udaletxetik Jaien hasiera aldarrikatzen duen txupinazo "ofiziala" izan aurretik hamaiketakoa izango da Gaztetxean. Ondoren Presoen aldeko brindisa eta bazkaltzeko orduan Presoen aldeko bazkaria. Arraltsaldeko bostetan kukaña egongo da Gaztetxeko aldapan. Zortzietan, Zumalakarregi enparantzatik, peñen bajadika ospatuko da, gaurko egunean Presoen aldekoa izango dena. Gauean kontzertuak izango dira Gaztetxean: KISAP eta KALEGINEZ.

"Emakumearen aldeko eguna" irailaren 14an ospatuko da. Peñen bajadika egin aurretik merienda egingo da Bilgune Feministaren eskutik. Bajadika emakumeen aldekoa izango da eta ondoren, gauean, txupitada eta guatekea egingo da Gaztetxean.

Gazte Txosnan Sakanako HESIAN taldea egongo da zuzenean gaueko 23:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero Karpa Herrikoian izango da kontzertua.

Irailaren 15ean "Jai herrikoen eta euskararen aldeko eguna" ospatuko da Gaztetxean. Zumalakarregi enparantzan hamaiketakoa izango da eta ondoren, eguerdi aldera, bajadika egingo da. Bazkari herrikoia egongo da karpan eta ondoren herri jolasak. Gaurko peñen bajadika Euskararen aldekoa izango da.

"AHTren aurkako eguna", irailak 16, indarrarekin hasteko, goizeko seitan kaldikoa izango da Gaztetxean ondoren Gaupasa Sound System-rekin herritik zehar joateko. Gaurko bajadika, AHTri EZ esateko izango da.

Jaien azkeneko eguna, irailak 17, "Herri mugimenduen eguna" izango da. Bazkaltzeko herri bazkaria ospatuko da karpan, Bajadika ur festa bihurtuko da azken egun honetan eta gauen KATAPUNK egongo dira kontzertuan.

Programa zabal honekin Gazte Asanbladak ez du ezer alternatiborik egin baizik eta herriko beste kolektibo eta taldeekin batera (Altsasuko Peñak, Amnistiaren aldeko mugimendua...) Jai Herrikoiak prestatu dituzte.





Utzi iruzkina: