Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2011/11/03 10:32:18.652000 GMT+1

Hitzondo Altsasuko Herri Web gunean

Altsasuko albisteak, mobilizazioak, deialdiak, argazkiak, bideoak, festak, Gaztetxearen inguruko informazioa, udalarena, eta abar

HITZONDO Altsasuko Herri Web gunean!

Webgune eguneratua eta parte hartzailea!

Posted by: agaztea.2011/11/03 10:32:18.652000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/08/25 16:54:6.331000 GMT+2

Alemaniako zaporeak...Altsasun!

Irailaren 2tik, osteguna, 5era, igandea, Garagardo Azoka ospatuko da Zubeztia plazan jarriko den karpan, Foru plaza ondoan. Garagardo azokara hurbiltzen direnak garagardo eskaintza zabala aurkituko dute. Zapore eta jatorri ezberdinekoak: horiak, beltzak, garizkoak... Aurten, bi berritasun izango dira garagardo menu zabalean. Alkoholik gabekoa eta naparbier Nafarroan eginiko garagardoa. Karpan 19:00etan sartu eta bertatik mugitu gabe, garagardo pitxerra eskuen artean dagoela, afaltzeko aukera izango da. Urtero bezala, saltxitxak, txerri ukondoak eta zizka mizkarako patata minak izango dira. Afaltzeko menuak ere berrikuntzak jasan ditu eta Sakanako saltxitxak izango dira aurten. Eta ostiralean... 23:00etatik aurrera, Gaztetxean, ESTRICALLA (Hadcore Kantabria, Aragoi eta Euskal Herria) eta LEIHOTIKAN (Hardcore Euskal Herria) taldeen kontzertuak izango dira.

Posted by: agaztea.2010/08/25 16:54:6.331000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/08/06 10:32:24.208000 GMT+2

4. Ska Jaia

Abuztuaren 13an, ostiralean, Altsasuko Gaztetxeko 4. Ska Jaia ospatuko da, 22:30etatik aurrera. Kostaldeko eta Txileko skarekin gozatzeko aukera izango da. LUZ DE PUTAS eta GUACHUPÉ taldeak izango dira Gaztetxeko agertokiaren gainean skazaleak eta parrandazaleak dantzaraziz.

Posted by: agaztea.2010/08/06 10:32:24.208000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/07/13 15:38:7.209000 GMT+2

MarAGAtoia 2010

Badator MarAGAtoia! 

Larunbatean, uztailaren 17an, MarAGAtoiako antortxa txikiak zeharkatuko ditu, berriz ere, Altsasuko kaleak. Aurrekoa -2005ean ospatu zena- Gaztetxearen 15. urtemugaren harira ospatu bazen ere, aurten Gaztetxearen heldutasuna ospatuko da, 20 urte beteko dituelako urrian Gaztetxeak.

MarAGAtoiako protagonistak Altsasuko lagun taldeak dira. Herrian zehar egindako tarteak erosteko aukera izango dute eta tramo bakoitzean jorratuko den gaia oinarri hartuta kuadrilek nahi duten antzerki, manifestazio edota ikuskizun prestatu behar dituzte. Altsasuko kaleak kolorez eta jaiaz beteko dira, aldarrikapenak alde batera utzi gabe.

2005ean ospatutako MarAGAtoiaren erdigunean 2000 pertsona inguru bildu zirela adierazi zuten AGAko kideek eta aurten zifra hori handitzea espero dute.

Posted by: agaztea.2010/07/13 15:38:7.209000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/06/09 18:26:34.803000 GMT+2

Kontzertuak

Ekainaren 12an, larunbata, Altsasuko Gaztetxean 23:00etatik aurrera...

SEGISMUNDO TOXICOMANO punk rock Gasteiz

THE SEKTA punk rock Lakuntza

Posted by: agaztea.2010/06/09 18:26:34.803000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/05/13 18:13:50.613000 GMT+2

Gaztetxe Eguna 2010

 
11:00 ASANBLADA IREKIA
GOIZEAN haurrentzako txokoa: rokodromoa, intxableak...., plazan

12:00-13:30

TAILERRAK: instrumentu tailerra, ekintza zuzena eta mural tailerra
HITZALDIAK: elikadura subiraultza, okupazioa altenatiba erreala, aisialdi ereduak eta droga

13:30 KALE ANIMAZIOA: batukada, sakanako trikitilariak, altsasuko ihauteria

14:30 BAZKARIA, Zelandiko frontoian bertan ordainduko da

ONDOREN jolasak

19:00 MANI + FESTA + AKZIO, gaztetxetik
GERO ERRERRE TXANRANGA BAND (ELEKTROTXARANGA)

21:00 KONTZERTUAK, Gaztetxean eta herriko plazan

HARRIKA
ITXAROPEN ZIKINA
BAD SOUND SYSTEM
EL TRONO DE JUDAS
KANTUKI ERROMERIXA

Posted by: agaztea.2010/05/13 18:13:50.613000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/05/03 10:19:14.519000 GMT+2

Alde Zaharreko EUSKAL JAIAK 2010

MAIATZAK 6 Osteguna

19:00.- Bideo emanaldia; Gaztetxean

MAIATZAK 7 Ostirala
18:00.- Txupinazoa, Plazan
18:30.- Haurrentzako jolasak: Puzgarria, txokolatada, musika...; plazan
20:00.- Kontzentrazioa; Udaletxe aurrean

MAIATZAK 8 Larunbata
12:00.- Sakanako Aizkora Eskolaren emanaldia eta ondoren herri kirolak; plazan
13:30.- Bertso Triki Poteoa
14:30.- Herri bazkaria Lavaderon.

16:30.- Omenaldia
17:00.- Kalejira IKUXKA txarangarekin
17:30.- Altsasuko DULTZAINEROAK

19:30.- OSKORRI eta Altsasuko MUSIKA ESKOLA; Burunda Pilotalekuan
20:30 Dantzaldia GARRAXIrekin; plazan
23:00 Kontzertua; Gaztetxean:

MACARRADA
SUBVERSION X

23:00etan Dantzaldia GARRAXIrekin; plazan

Posted by: agaztea.2010/05/03 10:19:14.519000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/04/20 21:57:36.547000 GMT+2

Altsasuko Herri Jardunaldiak

Altsasutik eta Altsasurentzat: Haltzez beteriko lekua. Hori izan zen, duela denbora askotxo, altsasuarrek herri gisa antolatu eta garatzeko aukeratu zuten lekua. Horrexegatik elkartzen dira, jardunaldi hauen logotipoan, altzaren orria eta herriaren izenaren lehen hizkia. Ez dugu hosto ximelik nahi, adarrak biluzturik uzten dituztenak lurrean azkeneko loa bilatzeko. Gure hostoak adarretik adarrera dantzan dabiltza eta bizitasuna jariatzen dute alderik alde. Batzuk txikiak, besteak handiak, batzuk zerura ihesean eta beste batzuk larrea edo ibaiondoa laztantzen... Baina denak altzari behar duena emanez: bizia. Horixe da izan nahi duguna eta aurkeztu nahi dizueguna. Alde batetik, altsasuar guztiak, gure zuhaitza, gure herria janzten doazen hosto txikiak, altza hosto diztiratsuak herri-sustraien erritmoan dantzan, poztasun kulturalez beteriko adar erraldoiak (musika taldeak, dantzariak, hip-hop, festa herrikoien batzordeak, ihauteria...) Bargatik emeki emeki datorren haizean kulunka euskaraz solasten diren hostoak, herri-zuhaitz honen zati izan nahi duten kimu gazte baina sendoak. Zuhaitza ez da oso handia, baina harro dago ezkerraldera okerturik egoteaz. Handitzen jarraitu nahi dugu eta etor daitezkeen ezbeharren aurrean gu ez gara kikiltzen. Garai zailak dira, bai, baina errealitate honen aurrean atsekabeak alde batera utzi behar ditugu eta herritarrak elkartzeko eta eztabaidatzeko marko ezberdinak eraiki behar ditugu. Izuak, markak eta desadostazunez gaindi baditugu elkartzen gaituzten gauzak: Altsasu aurrerakoi, ezkertiar eta euskaldun bat. Elkar gaitezen eta parte har dezagun altza garbitu eta berritzeko. Hemen herri proposamen bat aurkezten dizuegu, Altsasun dauden indar herritar, euskaltzale eta aurrerakoiak biltzea helburu duena: Altsasuko Herri Jardunaldiak, apirilaren 23, 24 eta 25ean. Egun hauetan zehar arazo eta gai ezberdinak jorratuko dira, hala nola dinamika berriak aurkeztu. Gehien kezkatzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatzeko aukera egongo da: egoera sozioekonomikoa, hezkuntzaren barneko aukerak eta hobekuntzak, genero ezberdintasun eta diskriminazioak edota gazte mugimenduaren egoera eta antolakuntza. Jai eredua eta herritar partehartze kulturala jorratuko duen mintegia edo proiektu komunikatibo berriak alde batera utzi gabe. Amaitzeko, hor izango ditugu ere eskubide zibil eta politikoak eta guztion partehartze eta elkartzea bilatzen dituzten dinamikak, kanpoko erasoen aurrean herria indartuko dutenak. GALDU BEHAR AL DUZU? ZURE IRITZIAK UTZI BEHAR DITUZU? ETOR ZAITEZ ETA PARTE HARTZAZU, HEMEN DUZU AUKERA. EMAN EZAZU IZENA GUSTOKOEN DITUZUN MINTEGIETAN.

Posted by: agaztea.2010/04/20 21:57:36.547000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/04/08 11:42:59.631000 GMT+2

Kontzertuak

Apirilaren 17an, larunbata, NO RELAX eta B.C. BOMBS egongo dira Altsasuko Gaztetxean, 23:00etatik aurrera.

Posted by: agaztea.2010/04/08 11:42:59.631000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/03/31 13:36:7.002000 GMT+2

Kontzertuak

Posted by: agaztea.2010/03/31 13:36:7.002000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)