gaztehgam sortu da, euskal herriko iraultza sexualerako gazte eragilea

aai 1456130438605 don't dream it, be it! | 2008-06-27 00:42

DEKLARAZIO PROBISIONALA

GAZTEHGAM-EK EZ DU IZAN NAHI…

 

-         Lehendik askatasun sexualaren alde beste inor borrokatu ez balitz jardungo den gazte taldea. Hori dela eta, gure erreferentea EHGAM izango da, elkarrekin eta oso nahastuta gaude.

-         Merkantilizazio gunea, halabeharrezko erakundetze esparrua edo talde eragile zuzen eta obedientea. Hori baino dibertigarriagoa eta erasokorra izango da.

-         Gay zurientzako leku itxia. Emakume lesbianek, transgeneroek, beltzek, transexualek, han eta hemen jaiotakoek… guztiok gure lekua izan behar dugu.

-         Talde endogamiko autoerreferentziala: Mugimendu zabal bateko kideak izango gara, konplizitatea eta batzen gaituen hori bilatuko duena.

-         EHGAMen espiritu sortzaile, bateratzaile eta antisektarioak kutsatuta eta liluratuta gaude.

-         Non eta zein testuinguruan bizi diren ez dakiten pertsona taldea. Opresio eredu guztien aurka gaude, baita guk geuk (bir)produzitzen ditugunak ere.


GAZTEHGAMek IZAN NAHI DU

 

-         Iraultza sexualerako tresna bat Euskal Herrian. Iraultza rolak apurtzeko, Iraultza mugarik gabeko afektibitatea lortu ahal izateko, Iraultza jendartea eraldatzeko, Iraultza heterosexismo eta matxismoaren kateak hausteko… bai, Iraultza.

-         Gazteontzako gune zabala eta parte hartzailea.

-         Talde bat eztabaidatzeko, oihukatzeko, ekintzak egiteko, ligatzeko, borrokarako, manfiak prestatzeko, irakurtzeko, entzuteko eta askoz gehiago.

Eta hau guztia bermatzeko, Gaztehgam-en biltzen den militanteek dokumentu hau bertan behera utzi, sutara bota edo goitik behera aldatu nahi baldin badute, eskubidea dutela ziurtazten dugu


Utzi iruzkina: